Eibar (Gipuzkoa)

Arrateko kioskoa

Arrateko kioskoa <p>Arrateko bizimodua aipatzen du. Gozo-denda nolatan zabaldu zuten kontatzen du: irudiak, kandelak, gozokiak...</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EIB-043-024 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Arrateko bizimodua aipatzen du. Gozo-denda nolatan zabaldu zuten kontatzen du: irudiak, kandelak, gozokiak...

Transkripzioa

-Orduan bizimodua ataratzen zenduen hasiera baten behintzat ortutik eta zuen txarrixak.
-Bai, bai. Txarrixak bi izaten zien, bat saldu eitten genduen. Hori ez zan urte askuan izan, e, bost bat urte edo txarrixak.
-Eta orduan pentsau zenduen kioskua ipintzia?
-Gero umiak eta. Gero eskursiñuak eta hasi zien da lantzian behin etortzen zien igual ba ume batzuk eta: “En este pueblo no hay ni caramelos”, nik entzun nion bati egun baten. Eta esan nion tiori: “zu don Pedro, hauxe ta hauxe entzun dioet umieri eta ez litzake gaizki egongo ezta, e...”. Eske ez dauenian, ez dakizu, dana akordatzen jatzu ta. Ze begittantzen jatzu holan zeoze ipiñiko bagendu umiendako ta”. “Ene! Idea ona da ba. Ikusiko dou ba, ikusiko dou”. Ta bueno, holaxen geratu zan-da. Gero halako baten akordau jakon. “Bakizu ondo egongo litzakela -medaillak-eta bazeukazen berak han sakristixan batzuk, baiña- hori armarixuori atara elizpera domeketan-da, hortxe ipiñi leikez”. “Bai baiña hor egoten dan haiziakin”, ta holan da. Bai baiña haura itxi ezkero eta ez dakit zer, eta bueno, holaxen. Lenengo hasieria hoixe zan, atara kanpora gauzak.
-Mahitxo bat edo.
Bai, mahixa ta gero holan paretian ipintzen gendun beste baldan moduko batzuk, eta han ba ia eskatzen zien, etortzen zien biajantiak be Zaragozatik imajiñak eta saltzen eta...
-Eta kandelak.
-Bai, gero kandelak bai, batera zian kandelak be. Eta gero han ipiñi han txintxilizka eta eskatzen otsuen, ta behian kajan edo ahal dan moduan-da. Gero urtietara akordau jakon ba ipintzia, dendatxo bat ein elizpian. Batzuei ondo begitantzen jakuen, beste batzuei ez, baiña ondo etortzen zan santuarixuai laguntzeko, porke bakixu lehen hori zaharra zeuan eta gero ba berrittu zan pixkaka-pixkaka.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia