Eibar (Gipuzkoa)

Arrateko elizako arkupeetan kioskoa

Arrateko elizako arkupeetan kioskoa <p>Arrateko kioskoan egin zuen lan: kandelak, gozokiak... saltzen. Taberna itxi ondoren jarri zuten kioskoa. Orduko bizimodua kontatzen du; meza latinez, ordutegia, ortua...</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EIB-043-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Arrateko kioskoan egin zuen lan: kandelak, gozokiak... saltzen. Taberna itxi ondoren jarri zuten kioskoa. Orduko bizimodua kontatzen du; meza latinez, ordutegia, ortua...

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Baiña gero beti Arraten. Elizan. Han kioskuan egonda egongo zara zu erosten-ta, ezta?
-Bai.
-Ba han egoten nitzan ni, ez zara akordatzen? Bai, kandelak saltzen ta goxokiak umieri-ta, eskursiñuak eta.
-Konta eidazu hori. Noiz ipiñi zenduen kioskua?
-Kioskua ipiñi baiño lehen... bueno, ni Arraten nauela, bakizu, ez zeuan han bizimodurik. Bueno, itten genduan ba, kontauko dotsut, arrebia hil zanian ba ""se acabó la historia del bar", haura laga zeben, eta don Pedrok ez zaukan koadjutorixarik, elizatik ez zaukan sueldorik. Ez. Gerora ipiñi zioen “media coadjutoría”. Gero ba zeoze elizatik ematen zioen, don Migel zanak edo. Orduan don Migel Lasa egon zan, uste dot orduantxe ta, eta igual ez dot ondo esango dana baiña orduantxe inguruan ipiñi zioen zera ta. Bien bittartian ba basarriko bizimodua. Ortua geunkan; nik goizian, mezia emon baiño lehen, mezia beratzietan emoten zaban berak; eta iñor etortzen bazan ez bazan, mezia beratzietan. Eta nik kontestau eitten nion mezia, latiñez orduan zan. Eta ni joaten nintzan ortura lenengo, jaiki ta ortura lanera mezako ordura arte, porke ez zaban nahi izaten goiz emoten porke bateron bat etortzen bazan, baserrittaren bat edo, beti egoten zan difuntua egon dala halako lekuan ta gero mezak eta bakixu; orduan diferente zan. Eta etortzen (bihar) bazan, ez bazan da.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia