Eibar (Gipuzkoa)

Arrateko abade-etxea barrutik

Arrateko abade-etxea barrutik <p>Arrateko abade-etxea nolakoa zen orduan azaltzen du. Bertan bizi ziren osaba don Pedro abadea eta Maritxu Olarra.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EIB-043-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Arrateko abade-etxea nolakoa zen orduan azaltzen du. Bertan bizi ziren osaba don Pedro abadea eta Maritxu Olarra.

Transkripzioa

-Esan dozu zuek bizi ziñaziela abadetxian.
-Bai. Hara joan biha zanian han, ezta, danok, eta gero abadetxian, negua ta abadetxian.
-Abadetxia zelakua zan?
-Abadetxia ba ointxe dauan morukua kanpotik, ezta. Ba zan sukaldia, osea pasillo luze bat, sartzen ziñan eskaillaretan gora; ez zara sekula egon han sakristixan, ez? Bueno ba ha kanpoko atia badao ba Ama Birjiñia dakana; bueno, handik sartu da holan joaten za sakristixara eta hemendik eskailleratik gora. Han eskaillaran jausi nintzan ez dakit zenbat bider. Oin horrek golpiok be etorriko dia artrosisantzako ondo. Eta joaten giñan gora ta pasillo luze bat sukalderaiño; gero zaozen ba han eskaillera batzuk han barrarako, ganbaran ba trastiak eta eukitzeko. Eta gero zeuren ba sala txiki bat, eta bat, bi, hiru kuarto. Matrimonixuak eitten zaban erdikuan umiakin eta bestian tiok eitten zaban "en el siguiente"; eta han sala txikixan gero amama ipiñi zeben, amama etorri zan gero basarrittik, bai, ta ni atzenenguan egoten nintzan.
-Amama don Pedron ama?
-Ama. Don Pedron ama gaizki zeuan bihotzetik edo jarri zan... Basarrixan bizi zan.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia