Elgeta (Gipuzkoa)

"San Joseren zazpi domekak"

"San Joseren zazpi domekak" <p>Komunioa egindakoan sartzen ziren kongregazioan. Bi komunio egoten ziren: komunio txikia eta haundia. "San Josen zazpi domekak" egiten zen, zazpi domekatan gure Jauna hartzera joaten ziren eta zapatuetan konfesatzera. Berak abade bati esan zion laster konfesionariorik ez zela beharko. Bera eta beste lagun batzuk eliza garbitzen ibiltzen ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-011-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Komunioa egindakoan sartzen ziren kongregazioan. Bi komunio egoten ziren: komunio txikia eta haundia. "San Josen zazpi domekak" egiten zen, zazpi domekatan gure Jauna hartzera joaten ziren eta zapatuetan konfesatzera. Berak abade bati esan zion laster konfesionariorik ez zela beharko. Bera eta beste lagun batzuk eliza garbitzen ibiltzen ziren.

Transkripzioa

-Zer izaten zien kongregaziñuak? Komunixua egin, jaunartzia egin?
-Bai, konfesau eta komulgau eitten zan.
-Eta orduan sartzen ziñazien kongregaziñuan?
-Ez, ez. Jeneralmente komuniuak eindda. Komuniuak bi eitten zien orduan. Lelengo zazpikin, seikin edo zazpi urtekin, Komunio Txikixa esaten ebena. Eta gero hamaikakin Komunio Haundixa. Honek be hola egingo eben ba. Honek be gaztiauak die ba. Gure umiak dia, e.
-Jarraittu dau ohittura horrek?
-Bai. Haundixa eitten zan.
-Eta inportantzia gehixao zeiñek zekan?
-Bueno, horri inportantzia emoten otsen, baiña ez litzake hola izan bihar. Aldrebes topatzen dot nik. Zuk zazpi urtekin komuniua eitten bozu, komunio haundixak zer ikusi dauka? Beste zeozer ikasi dozula, dotriña gehixao edo? Ez dozu pentsatzen? Porke zu bazoiaz hamaika urtera arte zeure egunetan komulgatzera eta konfesatzera. Bueno, "Zazpi Domekak" eta sekula ez jata ahaztuko neri.
-Zer da Zazpi Domekak?
-San Josen Zazpi Domekak eitten zian. San Josen zazpi domeketan gure Jauna hartzera, eta zapatu guztietan konfesatzera, eta zer esan be ez abariai, zer esan bihar otsaun ba? Gizurra da, ala? Sekula ez jata ahazten neri. Gu Juli-eta juntatzen giñan, Juli eta Martintxoneko Juan Mari eta hirurok, akordatzen nai ondo. Guk zer esan bihar dotsau ba horri abariaorri? Asteko ipuin... inuzentekerixan bat esatera fan bihar.
-Pekaturik ez, eta...
-Hoixe, ze pekatu eukiko giñuan ba? Nik zenbat bider esaten neban hori! Elgetan akordatzen nai abade batek, gu ibilitta gare asko elizia garbitzen-eta, ni asko ibilitta nao, e, elixia garbitzen-eta, konfesonarixo barruak eta ostienguak garbitzen-eta. Nun ekartzen daben konfesonarixo zahar haundi bat Bergatik. Esan notsan: "Hau zelan ekarri dozue? Lehen hainbeste traste eta oin hau? Oin, gaiñera, laster alperrik dia". "Ke ba..!", abade gazte bat euan orduan, "ke ba!". "Ke ba? Honek ez dabe funzionau bihar. Honek ondiokan danok alperrik dare". Han etorri da. Zenbat urte da Esteban egon zala, hamar, hamabi? Ni ezkonduta hona etorri baiño lehenago ixango zan, hemendik faten nintzan elixia garbitzera be. Akordatzen nai egun baten lau lagun, lau, hiru lagun bakarrik elixa guztia garbitzeko. Elixia, korua, portikua... Eta batak ez dakit zer, ez jakola komeni... Lelengo eitten zan pasillua eskobau. Gero ha altzau bihar ziñuan bankua, banku danak bankupiak garbitzeko. Bi bakarrik, Juli eta bixok. Bueno, kalte izugarrixa ein ostan neri harek. Zikiña da, ha zikiña, txarra da personiandako. Ha hautsa, elizan dauan hautsa da zikiña... Hainbeste jente, entierruak diala, ostian dala, hainbeste. Ha garbittu hille bittik behin edo nik ez dakit zer. Eneee! "Así es que" jangoikuak apuntauta badakaz gure kontuak, guk zerua irabazitta dakagu. Gehixao juan ezta be bai. Ez dozu pentsatzen?
-Eta orduan San Josen...
-San Josen zazpi domekak esaten jakon. Zuk ez dozu entzun hori. Hori zan san Jose eguna baiñok zazpi domeka aurretik. Entenditzen dozu? San Jose ixaten da "diecinueve de marzo", eta haren aurreko zazpi domeketan zatozen San Josen zazpi domekak.
-Eta orduan joan bihar zan derrigor konfesatzera?
-A bai, bai.
-Eta bestela be sarrittan konfesauko ziñazien...
-Bai, bai. "Hijas de Maria" dala, ez dakit zer dala, zenbat bider! Zenbat lelokerixa esan ete dogu geure denporan!

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia