Elgeta (Gipuzkoa)

Jendea lau kongregazio ezberdinetan biltzen zen

Jendea lau kongregazio ezberdinetan biltzen zen <p>Bezperak latinez abesten ziren. Frantziskotarrak lehen nola jantzita joaten ziren. Orduko txarrena: egiten zuten zaintza gogorregia. Kongregazioak: neskak <em>Hijas de Mar&iacute;a</em>; mutilak "luistarrak", frantziskotarrak "Hirugarren ordenakoak" (gehienak andrazkoak) eta "Apostolokua". Bere ama azken kongregazio horretakoa zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-011-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Bezperak latinez abesten ziren. Frantziskotarrak lehen nola jantzita joaten ziren. Orduko txarrena: egiten zuten zaintza gogorregia. Kongregazioak: neskak Hijas de María; mutilak "luistarrak", frantziskotarrak "Hirugarren ordenakoak" (gehienak andrazkoak) eta "Apostolokua". Bere ama azken kongregazio horretakoa zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Asieske guk ondo dakigu latiñez, euskeraz eta erderaz. Hirurak ondo ikasi giñuzen. Bezperak kantatzera juten giñan. Eta bezperak kantatzera ez e hamabi urtekin, hamazortzi..., hogeikin be bai, e. Ni nausi ezkondu be ein nintzan, ezta? Eta asko ibiltzen giñan gu mojekin-eta, eta gero gure kuadrillan be bai, eta gu bezperak kantatzera... Bueno! Ia buruz ikasi giñuzen! Salbia-eta... ointxe be iñoiz kantatzen da latiñez salbia. Guk ondo dakiguz horrek.
- Eta orduan bezperak latiñez kantatzen zenduzen?
- Bai, bai. Ez euan besterik. Liburu bana emuten oskuen, liburu txiki bana, eta nik ointxe be goguan dakat gauza asko ze kantatzen giñuan. Koruan abariak eta guk behian kantatzen giñuan. Gero etortzen zien altarara. Eta segun ze, porke ipinitta zeozen orduan: lelengo domekia Apostolaukuena. Danok gengozen kongregaziñua, Apostolaukua. Lelengua ez, bigarrena uste dot zala. Gero hirugarrena, Hirugarren Ordenia esaten otsen, franziskotarrak. Andrak-eta juten zien zera ipinitta. Franziskotarrak [...] han ibiltzen dittue Arantzazun, baiña telebisiñuan eta danian ikusten dozu zelan urtetzen daben. Domekero egoten da Beristain. Ha fraillia da geuk dakigulako. Bere alkondaria-eta beste edozeiñen moduan. Hemen orduan komulgatzera be eskupularixuak, hau bestekuak bai, e; hau bestekuak, atzian-aurrian, eta hemen lotu sokia gerrixan... Hirugarren Ordenakua zan ta. Eta gu giñan laugarrenian, "Hijas de María"kuak gu, eta gu juaten giñan... Nik ez dakit nun doten, baiña luzaro euki neban: lazo azula, beti plantxauta, dotore ipinitta, medalliakin; laugarren domekia "Hijas de María"kua. Eta bezperetan eitten eben sermoia zer tokatzen zan: hirugarren ordenakua bazan, hirugarren ordenakuen gauzak, eta guri ba "Hijas de María"kuak eta. Txarrena izan zan orduan be listia hartu eta, ez dakizu? Txarrena. Listia hartu zeiñek faltatzen daben-eta; hori txarto dau beti! Hori diktadura haundi bat da. Mutillak be, hau be, laste izango da hemen, Luistarrena honek, eta honei be meza ondorian listia hartu.
- Eta kongregaziñuak orduan "Hijas de Maria" ziñazien neskak. Hirugarren Ordenakuak zer zien?
- Hirugarren Ordenakuak esan gura dau frantziskotarrak.
- Eta zer ziran andrak edo gizonezkuak?
- Bueno, gizon gitxi ikusten zan orduan be. Andrak, gehixenak andrak. Nik ointxe be ikusten dittudaz eskupelarixuakin, eta mutillak luistarrenak geure modura eken; guk lazo azulakin Ama Birjiñia eukagun moduan, horrek San Luis.
- Eta ez dakit, zuen gurasuak be kongregaziñuetara...
- Bai, bai. Gure ama hirugarren ordenan ez neban ikusi, baiña Apostolaukua zan beste bat. Apostolaukuak ekazen beste eskupelarixua esaten jakona, ezta? Eskupelarixuak, eta harek eken Jesusen Bihotza gorrixian, Frantziskotarrak eken moduan zera. Gure ama-eta zien Apostolaukuak.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia