Elgeta (Gipuzkoa)

Etxea batzokia zegoen lekuan zutelako jarri zioten izen euskalduna

Etxea batzokia zegoen lekuan zutelako jarri zioten izen euskalduna <p>Bera jaio aurretik batzokia zegoen euren etxean eta horregatik jarri zioten izen euskalduna: Miren Arantzazu. Gerra garaian aldatu egin zioten. Gerra garaian abadeek ere sermoiak gaztelaniaz egin behar izaten zituzten eta inork ez zuen ulertzen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-011-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Bera jaio aurretik batzokia zegoen euren etxean eta horregatik jarri zioten izen euskalduna: Miren Arantzazu. Gerra garaian aldatu egin zioten. Gerra garaian abadeek ere sermoiak gaztelaniaz egin behar izaten zituzten eta inork ez zuen ulertzen.

Transkripzioa

-Esaten dozu zeuen etxian bertan batzokixa egon zala.
-Ni jaio nintzanian batzokixa. Horregaittik daukat nik euskerazko izena. Gurian beste iñok ez dauka euskerazko izenik. Gerokuak ez dauke. Ni nausiña nitzan eta Miren Arantza nekan nik izena. Eta gero Francon denporan ez euan Mirenik, ez zan ametitzen. Gero Maria Aranzazu. Eta oin daukat medikuanian Miren Arantza. Medikua zela dan, e... bueno. Leku batzutan Maria Aranzazu, beste batzutan Miren Arantza. Nire jatorrixa zan hola, Miren Arantzazu zan. Gero kanbixau-ben. Zelan gerra-denporan ez euan euskeraik eitterik be ez. Sermoiak be danak erderaz. Ni akordatzen naiz abade bi gazte-gaztiak, eta harek abertzale gogorrak zien, e; aillegau astesantua, erderaz ein bihar sermoia. Erderaz zeiñek ete ekixen orduan? Ezebez. Hogeittik batek be ez formal. Formal? Berba batzuk entendidu. Kulpittora juan eta Eguen Santu eguna eta Bariku Santu eguna, eta erderaz sermoia. Eta dana euskalduna elixan. Fan eta dana erderaz errezau bihar. Ikasi giñuan bai ondo erderaz errezatzen. Asi eske ondo dakigu. Latiñez, euskeraz eta erderaz, hirurak ondo ikasi giñuzen.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia