Elorrio (Bizkaia)

Etxera etortzen laga ez erdaraz ez baldartzeagatik

Etxera etortzen laga ez erdaraz ez baldartzeagatik <p>Zortzi hilabetez ez zioten etxera etortzen utzi kriada zegoen lekutik, Arenetatik, "porque me iba a entorpecer con el castellano". Lankide batek ugazabei sartutako gezurtxoa.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELO-035-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Zortzi hilabetez ez zioten etxera etortzen utzi kriada zegoen lekutik, Arenetatik, "porque me iba a entorpecer con el castellano". Lankide batek ugazabei sartutako gezurtxoa.

Transkripzioa

-Erderaz be orduan ikasiko ziñuan, ezta?
-Zu, ni zortzi hillebetien ez osten itxi baserrira etorten "porque me iba a entorpecer con el castellano". Pentsa, e, pentsa. Ni telefonoko neukan kargua, telefonokua, atia eta mahixa. Eta ni telefonotik berbetan eta eurak entzuten egoten zien "a ver cómo hablaba el castellano". "No, no, usted no puede ir al caserío porque allí se va a entorpecer".
-Eta gaizki esan ezkero zeozer?
-Ba-ba-ba-ba! Egon zien hamen bi señoritak, egun baten etorri zien " a ver en qué ambiente vivía". "Qué cosa!". Ze gauzia, e! Esaten otsen, nigaz egon zan donzella bat, zan Santardergua. Berriotxoa, bakizu, jaixak ixeten die Elorrixon. Etorri gintzazen eta esan otsen:"María, usted mire a ver en qué ambiente vive esta chica". Nigaitik, e. Aber. Ta gero jun zanien, esaten otsen: "María, qué tal vive esa chica allí?". "Uuuu, señorita, yo no sé cómo está sirviendo", hondiño ez dakizu?, "tiene un ganao!, tiene una cantidad de tierra!". "Ai, no le diga usted nada porque sino se nos va a escapar". Bestiak guzurrak, ez dakizu, haundikerixak esaten. "No le diga usted nada porque sino se nos va a escapar".

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia