Donibane Lohizune (Lapurdi)

Euskarazko klaseak eskolan

Euskarazko klaseak eskolan <p>12 urte arte ibili zen eskolan. Berak jarraitu nahi zuen eta "eskola-emaile", irakasle bilakatu, baina etxean ez zioten utzi. Euskaraz egiteagatik ez zuten arazorik, alderantziz, euskarazko klaseak ere izaten zituzten. Irakaslea Milafrangakoa zen. Bortitza baina maistra ona. 12 urterako Donibaneko merkatura joaten zen bera baino zaldi handiagoarekin.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DLO-001-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

12 urte arte ibili zen eskolan. Berak jarraitu nahi zuen eta "eskola-emaile", irakasle bilakatu, baina etxean ez zioten utzi. Euskaraz egiteagatik ez zuten arazorik, alderantziz, euskarazko klaseak ere izaten zituzten. Irakaslea Milafrangakoa zen. Bortitza baina maistra ona. 12 urterako Donibaneko merkatura joaten zen bera baino zaldi handiagoarekin.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta eskola, hor pixkat aipatu duzu, zenbat urte artio egon zira?
- Hamabi urte. Hamabi urte gabe "certificat" pasatu nuen.
- Ah, pasatu duzu...
- Ba, eta gero ni nahi nuen [...] eskola-emaille, banuen erreztasuna're e!, eskolemaille izanta. Beti oroitzen zait aita ta amek erreposta: "Ez; hemen izain duzu eskola-emaille eerra guekin".
- Antxi...
- Horra!
- Eta, eskola nola zen? [...] pentsatzen dut etxean eskola sartzen zineztela...
- Beti, beti.
- Ta eskola libro zen? Ez zen libro?
- Ba, ba! ... Guen denboran uzten gintuzten hemen, ba? Eta oiñon, guen eskolemailleak iten gintuen "décorer Basque", baakizu? Eta, nola zien eskuara nola eskribatzen zen ta denak.
- A, bon...
- Hori ba.
- Hori arraroa da, e!
- Ba... Ta Bilafrangakoa zen. "Mod Moiselle" [...]. Bortitza zen, baiñan izigarri maite nuen irakasle ona zen.
- Ta harek eman dautz..., eman zauzun erakasteko gogoa edo?
- A ba, ba, ba, ba ... Ta oiñon erran zioten /errantzioten/, beti oroitzen naiz, nik amen ahizpa bat bazen, mutxurdiña, etxean bizi zena, eta hura etorri zen ta nik erran diot: ta eskolemaillea naiz deitu, aita ta ama, ea zerin, ikuxi eta mintzatu, ta orduan ttantta etorri zen, eta galdetu zion, ba zertako ez duzue /eztuzue/ haur hau uzten? Badu errextasuna eskola-emaille nahi nuela ein... Eta erran dio: "ez. Laguntza beharra dugu itxian, eta laguntza izainen da etxian horrekin. Ezen egun guziz esne partitzen ibiliko da", ta ha. Ta uai, erraten dute /errateute/ hamalau urtetan haurrek ez dutela lanian in ber; hamabi urtetan ni baiño haundigoko zaldiyekin Donianen nitzen, esne partitzen. Hola erakutsi gaituzte lanian aitzen.

Egilea(k): Aitor Errazkin

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia