Elorrio (Bizkaia)

Dantzaldiak eta erromeriak

Dantzaldiak eta erromeriak <p>Elorrion izan ziren bere lehenengo dantzak. Abarka-galtzekin joaten ziren. Goiz itzuli behar, bideak ere txarrak ziren eta. Elorrioko plazan abadea begira egoten zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Elorrion izan ziren bere lehenengo dantzak. Abarka-galtzekin joaten ziren. Goiz itzuli behar, bideak ere txarrak ziren eta. Elorrioko plazan abadea begira egoten zen.

Transkripzioa

-Zuk erromeixen lehenengo akordua?
-Elorrixon. Abarka-galtzakin neguen-da, abarka-galtzakin plazan dantzok itten.
-A bai?
-Buenooo! Danok giñen dantzarixak, bai.
-Eta kaletarrak ez zotsuen begiratzen...
-Bo, allá kuidaos! Baiña gero, askotan illundu orduko etxera. Klaro! Zelako bidiek euzen lehen ba, oiñezien etorteko?
-Ez dago urrin ba (zure baserria).
-Ez, baiña ez euen kamiñoik eta. Zera, abarka-galtzakin, klaro, derrigorrez.
-Abarkak zelakuak, narruzkuak?
-Ez, gomazkuak, ondo lotuta barrenian.
-Zelakua izaten zan plazako erromeixia?
-Ba trikitikixa asko. Sueltua, bai. Eske saso baten euen abade bat, agarrauen ez eban ixten, e! Gero ba ia ohitturie kendu zan baina, o! Bai, bai. Gero, bakizu, elizia ta plazia, bertan dau. Da abadia ikusten, begiratzen.
-Eta soiñujole bat edo gehixao edo?
-Bai, soiñujolle bat normalian egoten zan, bai.
-Beste erromeixa-lekuak?
-Honbre! San Blas, Asentzio, San Lorentzo, horrek guztiok. Baiña oiñezien juen da etorri, e.
-San Blas Abadiñon?
-Bai.
-Zeintzuk zien zuendako erromeixaik onenak?
-Zeintzuk zien?
-Bai.-Honbre, igual San Blasekuak.
-Zergatik?
-Ba eztakitt, hurrien hartzen zalako, herri txikixa be bazan, oin haundi eindda dao baiña bai. Oiñezien juen da etorri. Trena baeuen baiña. Ta oiñezien juen da etorri, bai. Gero Gazetan be bai egoten zan erremeixia Gabonetan. Gero egoten zan Berrixon be bai; horrek egoten zien. Gero Santa Lutzia. Bueno, baiña behien eitten zan erremeixia, hara ezkiñen joaten ze, karo, jueteko be bidiak be txarrak eta. Mezara jueten giñen gora, erminttara.
Santa Lutziara?
-Hori, Besaidetik buelta.
-Asentziora?
-Be bai. Hara be erremeixara jueten giñen eta hara be oiñezien. Hamendik mendiz mendi...

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia