Elgeta (Gipuzkoa)

'Unión Apostólica'ko mojek klaseak eman eta eliza zaintzen zuten

'Unión Apostólica'ko mojek klaseak eman eta eliza zaintzen zuten <p><em>Uni&oacute;n Apost&oacute;lica</em>ko lau mojarekin ibili zen eskolan. Irundarrak ziren. Klaseak eman eta elizak zaintzen zituzten. Eskolatik joaten ziren elizara edo bezperetara. Errepublika garaian, mojak bota egin zituzten. Gaur egun, ideologia ezberdinak errespetatu egiten direla dio.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-011-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Unión Apostólicako lau mojarekin ibili zen eskolan. Irundarrak ziren. Klaseak eman eta elizak zaintzen zituzten. Eskolatik joaten ziren elizara edo bezperetara. Errepublika garaian, mojak bota egin zituzten. Gaur egun, ideologia ezberdinak errespetatu egiten direla dio.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gu mojatxo batzukin gengozen hemen eskolan. Lau mojatxo, “de la Unión Apostólica” zien, Irunguak zien mojak, Irundik etorritta. Asko repartiduta egozen, Bilbon, eta Orion eta Aian; eta hemen Gipuzkua guztian eozen, zerak, zabalduta. Horrek zer eitten eben, eskolia emun eta aparte elixak garbittu... Garbittu ez, elixak apainddu; lorak ipiñi-eta. Oso diferentia zan, orduan juten giñan e, bezperetara juateko be lelengo eskolara juaten giñan, eta gero biñan-biñan danok elixara. Mezetara juateko be puxkat aurretxuo juan, jaixan "sobre todo".
- Lelengo eskolara?
- Bai. Eta gero biñan-biñan elixara. Eta oin baiño zuzenago egon bihar izeten (giñuan) elixan. Oin juan be ez die eitten.
- Orduan disziplina haundixa zekazuen.
- Bai. Baiña pozik bizi giñan, e! Halaxe zala-ta. Holaxe zala-ta pozik bizi izaten da jentia. Zela ikusten dozun, ba haixe. Eta nik neuk penia, aittana-ta penia horretxena daukat, ha gerra-denporan hil biharra, ezta? Zer da horregaittik... Beti esan dot republikanuengaittik: zegaittik hainbeste abanzau? Moja koittauei etorri eskolara eta kurutzia kendu. Hori da fundamentua? Hori ez da fundamentua naziñua eruateko. Oin oso diferente dago, gaurko jentiak beste pentsamentu bat dauka, oin bakotxak berak pentsatzen dau. Nahi bozu ixango za katolikua eta nahi bozu protestantia eta nahi bozu nahi dozuna. Ez da egixa, ala? Honek etxeik etxe ibiltzen dienok be hor dare mordua, zerok, Jehovakuak. Makiña bat bidar joten doskue atia, eta. Bueno, horregaittik ez dittuzu... Ba gu lenguakin konforme gare eta ba akabo, ezta? Ez dago zetan baaa! Ez esan holako gauzaik. Lenguakin konforme gare gu, eta holaxe.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia