Elgeta (Gipuzkoa)

Dotoreak ziren Elgetako plazako etxeak

Dotoreak ziren Elgetako plazako etxeak <p>Eibartik lehen Elgetara etortzen omen zen jendea beraneatzera. Lehen Elgetako plazan zeuden etxeek "galeria" zuten denek eta etxe dotoreak ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Eibartik lehen Elgetara etortzen omen zen jendea beraneatzera. Lehen Elgetako plazan zeuden etxeek "galeria" zuten denek eta etxe dotoreak ziren.

Transkripzioa

-Berez Elgeta beti izan da [sanua] halako problemetarako...
G: Zu Eibarkua zaz?
-Bai.
G: Ba Eibartik lehen etortzen zan jentia beraniatzera... Buenooo!
-Asko.
-Eta lehen hasi zana kontatzen...
-Plaziagaitti, plaziagaitti hasi nai. Lehen zela aiuntamentua zan han goixan. Sartzen zan zeretik, elixatik paretik euazen eskillarak holaxe biribillian. Eta plazan egozen etxiak oingo aldian elegantiak. Galerixa batzuk! Nik ez dakit ez dakaten, nunbaitten badakat hor fotografixia. Ba galerixak, ekarri ein eban Elgetako zera. Zuk ez ziñuan ezautu, baiña Jesusa Gaztelu esaten otsena, plazara begira ekan... Baiña zelako etxia! Eta gero Oruenekuak zian, Bilboko beraniante batzuk zian... Orue eken apellidua. Harek be eken galerixiakin. Gero Mari Jose [...] be galerixiakin, eta bestiak Benturanekuak. Plazara egozen danak, buelta guztia galerixiakin. Eta plazia be esan dotsat, ha beheko pareta ez euan, dana goittik behera zuzenian zan. Gerra ondorian ein eben ha, behian einddako pareta. Baiña dotoria! Oingo aldian politta zan, askoz be polittaua zan plazia. Etxiak eozen elegantiak. Galerixa zurixekin, eta elegantiak. Eta nik badakat haren fotografixia.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia