"San Joseren zazpi domekak"<p>Komunioa egindakoan sartzen ziren kongregazioan. Bi komunio egoten ziren: komunio txikia eta haundia. "San Josen zazpi domekak" egiten zen, zazpi domekatan gure Jauna hartzera joaten ziren eta zapatuetan konfesatzera. Berak abade bati esan zion laster konfesionariorik ez zela beharko. Bera eta beste lagun batzuk eliza garbitzen ibiltzen ziren.</p>