Ezkondu aurretik oheratzea bekatu; abadearen asmoak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan IGO-006-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Senarra "sano guapoa" omen zen. Ezkondu aurretik ez zuen harekin ohera joan nahi izan, bekatu handia zelako. Musuak bai. Abadearengana konfesatzera joan zenean, galdera ugari egin zizkion eta bere etxera joateko zita jarri zion. Bera, badaezpada, zaintzen zituen umeak hartuta joan zen abadearen etxera.
- Proiektua: Zornotzako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2011(e)ko martxoaren 02a
- Iraupena: 0:01:59
- Erref: IGO-006/010
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Bikote kontuak » Ligatzea , Familia eta harremanak » Sexua eta generoa » Sexua , Familia eta harremanak » Sexua eta generoa » Genero indarkeria , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizarekin lotutako pertsonak
Transkripzioa
- Guapoa zan?
- Bai, bai, sano guapoa. Ta gustau ein [jaten] ta bera etorri zen, ta [...] esan osten, nebeak esan osten "Zoaz beragaz ogera, gaubean", "Ta ez, ni beragaz ezkondu arte ez".
- A ez? Ezebez?
- Ez, ez. "Ezkondu arte ni neu ez noa /enoa/ beragaz lo iten. Gero be denborea aukin dot lo iteko. Ezkondu baino lehenau ez".
- Ez?
- Ez, ezkondu baino lehenau... bai, ibilten gintzezan, nobioak danak ibilten direz ta, baia neu ezkondu baino lehenau beragaz ogera? Ez, horixe ez. Ez, ez.
- Eta muxuek-eta emongo zenduezan ezkondu aurretik?
- Bai.
- Muxuek eta zirritxo batzuk eta.
- Bai, ibilten gintzezan, "de todo hacíamos".
- A! "de todo"?
- Sí.
- A bale, bale.
- "Menos ir a la cama. Sí".
- Ta... baia zer dala ta, ez zendulako nahi edo pekatue zalako?
- Pekatu, pekatue zalako. Bai, pekatue zan. Orduen pekatu handie. Ta jakin neuena lez, frailea, ba, abadea, [...] ba konfesetan joan nintzen ta pregunteu ta pregunteu ta abadeak [...] zitea ipini osten. Ai abadeak, lotsabakoak direz. Nik ume txikixek biek hartu, María Loreto ta María Esperanza, ta eurekaz presentau nintzen abadean etxean. Ta haiekaz ikusi ezkero, ezin in ezer. "Persona más sinverguenza que curas no hay".
- Bueno, haixe izengo zan, danak ez diez izengo igualak, ez?
- Ez, danak ez, danak ez.
- Danak ez.
Egilea(k): Arrate Bustinza Maza






Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!