Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Osaba frantziskotarra Ameriketara ihesi

Osaba frantziskotarra Ameriketara ihesi <p>Osaba frantziskotarra zuen Arantzazun. <em>El D&iacute;a</em> egunkarian idazten zuelako salatu egin zuten eta Olabera lehenengo, Bilbora gero, eta azkenean Buenos Aires-era ihes egin behar izan zuen. Argentinan hil zen osaba hori. Osaba Bilbora joan zenean, Antoniok eraman zion maleta Olabetik tren-geltokira. Ez zuen osaba gehiago ikusi.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-031-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Osaba frantziskotarra zuen Arantzazun. El Día egunkarian idazten zuelako salatu egin zuten eta Olabera lehenengo, Bilbora gero, eta azkenean Buenos Aires-era ihes egin behar izan zuen. Argentinan hil zen osaba hori. Osaba Bilbora joan zenean, Antoniok eraman zion maleta Olabetik tren-geltokira. Ez zuen osaba gehiago ikusi.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta orduen han, auzoko elizan abaria bi monagillokin faten zan?
- Bi? Zerien, Arantzazuko frailietan baiño serixuau. Arantzazuko frailietan ibillita nau ni diakonuaz, intzentzuaz, tio neukan nik han.
- Bai?
- Guardiana, Don Paulo Zubizarreta, zelan da gero politiko demoniu hori? “El día”n eskribiuta euen. Eta “El día”n eskribiuta euelako, “Coronel La Torre” Oñatin, Oñatikuari sartu otsan denunzia hari, ta han soplua jaso euen zetik, Arantzazutik, ta etxando puñetas gurera etorri zan, anaiana, eta han etorri zan eta hiru-lau egun in zittuan eta han be gaizki, jente gutxi, eta gero fan zan Bilbora, Bilbon euken beste anai bat, edo bi euken, baiña bat hola oso korrientia eta bere ideakua gaiñera, ta han in zittun hillabeten bat, ta somau euen ha bera be frailia zan, ta ingurukuak be bai, ta atzian ebitzena, atzian kartzelarako ez, tiro bat emuteko, holaxe zan kontua eta akabo. Fan zan Buenos Airesera, goizetik gabera ezkutau zan, ta han hil zan, han in zittuan hiru-lau urte.
- Hanka iñ eben, e?
- Hanka, argi, argi, lagun onak euken harek.
- Eta hori noiz, ze urtetako kontua dan goguan dakotzu?
- Hori? Hori gerra… honaxe zera etorri ziranien, Oñati eta Aretxabaleta eta hartu zittuaiñian, hortxe, hortxe! Hamabost egunen barruan danak be. Gero gurera etorri zan, ta gurian egun bi edo hiru in zittuan, eta ondo goguan dauket garixa jorran ebillen aittajauna, haren aitta, aittajuna aldamenien ta ni maletiñaz erakusten, berari estaziñora lau t´erditako automobillian, trenian fan zan, nik harrezkero ez dot ikusi. Ta aittajuna goixan bertantxe, bidia bittarte, eta “ez dotsau aittari ezer esan biharko, ez dotsuau aittari esan, pena igual hartuko dau eta, guazen, guazen aurrera”. Eta ni maletintxuaz eta abariori handik bera, edo abariori frailliori.
- Trenera.
- Trenera. Trenien sartu zan eta Bilbora, eta gero Bilbon be itxuria somau euen zerbait ebillela, nun zan edo zer edo, zerbait, eta…

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia