Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Antonio monagilo fina

Antonio monagilo fina <p>Eskolan bederatzi urterekin hasi zen. Irakurtzen baino lehenago ikasi zituen errezoak. Mezan lehenengo esaten diren berbak latinez eta buruz ikasi zituen Antoniok. Baita beste meza-laguntze lan guztiek ere.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-031-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Eskolan bederatzi urterekin hasi zen. Irakurtzen baino lehenago ikasi zituen errezoak. Mezan lehenengo esaten diren berbak latinez eta buruz ikasi zituen Antoniok. Baita beste meza-laguntze lan guztiek ere.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta eskolan be bertan ibilli ziñan?
- Eskolara fan nitzan ni lehenegoko aldiz beratzi urte kunpliuta, anaiagaz bialdu nindduan ta, berandu izango dala eta lehenengoko eskolara fan gitzanian eskolarik ez.
- Eskolarik ez?
- (Loba): baiña bertan be egoten ziñain gabaz.
- Bertan bai, gabaz, gabaz.
- Gabaz abariakin, e?
- Bai, ta oraziño danak, harik eta komuniua txikixa itte arte, kantuan ikasi gittun guk. “Aitta guria, zeruetan…” jarri korruen mutikuak eta dua hartzen da ta ez letrarik ez leiuten eta ez kristorik, ezebez, eta “aitta guria…” gero hareaz tonadiaz gero banan erakusten zittuan, preguntauten oskun, liburutik barik, “aber zuk, aber,aber…”, hola noizian behinian behin.
- Oseake ikasi zittuein errezuak, aittaguria ta irakurten jakin barik?
- Danak, danak, errezu danak, baiña ez hola gaiñera edozein modutan, ondo, […] ikasten danak ahaztuta dauket baiña indda nau ni urte bete pasau, dotriñatik.
- Zer ikasten?
- Mezien leheningokuak, (…), lehenengoko berbak. Eta leheningo abariak esaten euen ba han, aurrian? Monagilluakin altarera fanda?
- Ni aspaldixan ez naiz egon.
- Bai, antxiñakuak, honeik entendiuko euen. Bai, abaria aurretik faten zan monagillo, bi monagillo, ta gero han leheningokuen aittiaren ta semien ta gero “dominus vobiscum” ta esaten zittuanian kontestau, biñajeretan ura bota, izten euen sobria purra eran ta...
- Ezkutuan, ezta? Hori neuk be indda dakot, neu be ibilli naiz managillo ta.
- Jo ta akaboko gindduen, ikusi baginddu.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia