Donostia (Gipuzkoa)

Elizaren eragina eguneroko bizimoduan

Elizaren eragina eguneroko bizimoduan <p>Elizaren eragina izugarria zen. Eskolara apaizak joaten ziren hitzaldiak ematera, Don Bizente Barrena bikarioa eta. Mezara maisuekin joaten ziren. Neskak ere bai, ia egunero, mojekin. Doktrina, eskolan. Jai erlijiosoak: Koruko Ama, Aste Santua, Pazkoazkoa...</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-011-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Elizaren eragina izugarria zen. Eskolara apaizak joaten ziren hitzaldiak ematera, Don Bizente Barrena bikarioa eta. Mezara maisuekin joaten ziren. Neskak ere bai, ia egunero, mojekin. Doktrina, eskolan. Jai erlijiosoak: Koruko Ama, Aste Santua, Pazkoazkoa...

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Gero, elizak, izugarrizko indarra zeukan ordun, bai, erabat ezberdiña zan. Beitu, adibidez, guri eskolara apaizak etortzen zitzaizkigun, hitzaldik ematea ta, Don Vicente Barrena, oso famosua zan, San Bizenteko bikarioa. Ta nola zeon eskola ta, hua etortzen zan ta, berebiziko "filipikak" botatzen zizkigun, eta gero, ba, mezeta asko juten giñan, alkarrekin danak, maisukin ta. Oso, eliza esaten dan bezela, "el nacional catolicismo" izugarria zan, izugarria. Adibidez, neskak atzo leihotikan ikusten aitu giñan, estropada bukatuta ta gero, ze, ze giro zeon ta, jesus! Garai baten neskak hola ibilli? Mutillak, ez, ez horrenbeste, baiño, mutillak'e, baiño neskak? Bueno, bueno... Elizara, ta hor, zea, Elizaranekok askotan ba ya, maiatzan ta ya eunero mezeta mojakin ta, beste mundu bat zan. Dotriña ikasten gendun...
-Dotriña, euskeraz ala...?
-Erderaz.
-Dana erderaz?
-Eskolan bakarrik euskeraz ematen zun [...] fitxaje hori, leheno esan detena, horrek euskeraz ematen zun, "este", nola esaten, dotriña bai dotriña. Oain kristau ikasbidea esaten da, ordun dotriña.

Egilea(k): Eli Agirre

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia