Zarautz (Gipuzkoa)

Komunio handia pozez egiten zuten

Komunio handia pozez egiten zuten <p>Komunio handia eta txikia (zazpi urterekin). Komunio handira pozez joaten ziren, arropa berria, soineko zuria... Permanentea ere egiten zen. Bikarioa don Meliton zen. Jaunartzeak parrokian egiten ziren. Orduan parrokia bakarra zen Zarautzen, eta elizkizun guztiak bertan egiten ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-027-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Komunio handia eta txikia (zazpi urterekin). Komunio handira pozez joaten ziren, arropa berria, soineko zuria... Permanentea ere egiten zen. Bikarioa don Meliton zen. Jaunartzeak parrokian egiten ziren. Orduan parrokia bakarra zen Zarautzen, eta elizkizun guztiak bertan egiten ziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta gooratzen al zea zure lagunkidiak o ikaskidiak o zein zian o?
- Bai, bai orduan ez zan izaten adin batekua bakarrikan...
- Bai, danak nahastuta, ezta?
- Danak nahastuta izaten zian ta, asko! Hillak 'e badia mordoska bat eta. Geo lehendabiziko jaun hartzekuak ere goguan izaten dia zein izan zian, halakua bai, alkarrekin komulgatuak gea, komuniyo haundiya iten zan orduan, e, hamabi urtekin.
- Komuniyo txikiya noiz izaten zan?
- Ba zazpi urtekin.
- A! Zazpi ta geo...
- Bai, uan ez naiz asko gogoatzen zeintzuk ginan, baiño komuniyo hanundikuak bai, batzuk bai, bai, dexente gogoratzen naiz. Hua hamabi urtekin iten zan, ta orduan ba, beti pozak eoten giñan, bai. Bakizu, erropa berriya in ta, aizu, soiñoko zuriyakin ta. Komuniyo haundiya eitea ta, bai, ta ondo. Ta, txikiya zuriz ez giñun in, txikiya izaten zan bestelako erropakin, normalakin. Baiña komuniyo haundiya ya orduan ba soiñokuakin izaten zan. Bai, gustoa ta, geo, ba, permanente 're eiten zan orduan ta, permanente inda ta, bai.
- Nun ein zenuten komuniyo txikiya ta haundiya, hor San Pelaioko elizan?
- Ez, ez Parrokin.
- A! Parrokiyan iten zan orduan.
- Bai, bai, bai. Parrokiyan iten zan, bai. Orduan Zarautzen Parroki bakarra zan daneako. Entierruak eta danak Parrokiyan iten zian.
- Ta, ze apaiz zan orduan, goatzen zea?
- Don Meliton, bikayua zan; geo Don Luis Azpiazu, eta... Don Luis eta Don Juan. Don Luisek ez dakit ze apellido zun, Don Juan Azpiazu ta geo Don Juan "Xarra" ta, hola zian apaizak, bai. Bai, geo beste batzuk ere bazian baiña ez naiz oso... gogoatzen oain izenakin ere. Holaxe zan.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia