Makea (Lapurdi)

Eskolara larunbatetan kantatzen ikastera

Eskolara larunbatetan kantatzen ikastera <p>Hiru eskola irakasle zeudela dio Ang&egrave;lek. Biziki bortitza baldin bazen ere, anitz maite zuen Hourcadette andere&ntilde;oa. Larunbat arratsaldeetan, harengana joaten zen kantuz ikastera.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAK-002-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Hiru eskola irakasle zeudela dio Angèlek. Biziki bortitza baldin bazen ere, anitz maite zuen Hourcadette andereñoa. Larunbat arratsaldeetan, harengana joaten zen kantuz ikastera.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta erran duzu, delako errientsa hori, nola izena zuen, maite zenuen errientsa?
- Mademoiselle Hourcadet. Biziki bortitza zen, bainan hori ttipien eskola zen; gu joaiten ginen kantuz ikasterat bakarrik harenganat larunbat atsaldetan. Elgar aditzen zuten hiru errient eta errients ziren eta horrek bazakiin musikan eta denbora hetan, oraiko mementoan eskola guzietan baduzu, presuna bat jiten dena kantuz eta musika egiterat. Aldiz, ordüan ez, eta hiru erakasle hek bazakiten horrek bazuela musikaren eta kantuaren doinüa. Eta heldu bita larunbat atsaldetan, ez dakit oren bat egoiten ginenez, nik uste horrekilan, hiru eskoletakoak horrenganat joaiten ginen.

Egilea(k): Maite Mendiburu Elizalde

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia