Makea (Lapurdi)

Alemanak etsai bilakatu

Alemanak etsai bilakatu <p>1940an heldu ziren alemanak. Garai bortitza zen, etxean bezala egiten zutelako, dena manatuz. Etsai bilakatu ziren. Luhusoko emazte bati ilea moztu zioten, aleman batez maitemintzeagatik.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAK-002-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

1940an heldu ziren alemanak. Garai bortitza zen, etxean bezala egiten zutelako, dena manatuz. Etsai bilakatu ziren. Luhusoko emazte bati ilea moztu zioten, aleman batez maitemintzeagatik.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta alemanak jin zirelarik, gure amatxi gaixoak, alaainan, berrooia zen jada jin zirelarik eta, Luhusorat alemanak, etxian arribatzen niz eta… niz… gira!, eta gure amatxik “ba-ba, gaixo haurrak, orai aleman gira, aleman gira”. Hori beti gogoan dut. Harek fite konprenitua ziin, okupatzen bagintuzten, heen meneko ginela…
- Ta beldurra bazineten..
- Beldurra-beldurra, ikaragarriko eta, arrangura zen, ez zen, memento batetarik goiti ez ziniin argirik bizirik behar, behar ziniin zure leihoetako berinetan eta ezarri oihala ez zezaten kanpoan ikus argirik… Aa ba, alemanak sartzen ziren bere etxian bezala gure etxetan…
- Ta zenbat denbora egon ziren?
- Ez dakit… hiru-lau urte egon ziren… seurik? Seurik. Eta izigarriko gauza bortitzak izanak dira, izigarriko gauza bortitzak. Ene izpiritüan ez dut sekula ahanzten ahal istorio batzu, nola jende hek jinak ziten manatuz, eta nola etsai bilakatu ziren. Istorio bat’e gertatu zen, ari ziren /aiziren/ manobretan Itsasun, Itsasuko zubiaan azpian, eta beren paketageak bizkarrian ziuzketen, eta alaainan batto itotzen ari zen…
- Alemana?
- Alemana. Eta pentze batian, Itsasuko jendiak ari belarretan, ta ikusi zuten gizona itotzen ari: ta ze uste duzu in zutela?
- Itsasukoek?
- Ba.
- Laguntzera joan?
- Ez. Bat gutio, utzi zuten. Eta hantik etorri ziren aintzindariak galdezkatzera jenderi, ta “ez duzii ikusi? Ta ez duzii lagundu? Hori, lagundu bazinute zuen presionerak etxerat utziko zintuzten.” Hara, hori, gerlako istorio tristiak dira.
- Baziren hola bertze istorio batzu?
- Jendiak nola etsai bilakatu giren. Zeen eta bate ez zen, horik’e nahi, ez ziren bere nahiz jinak, bainan hola zen.
- Ta denbora hortan zu eskolan zinen?
- Gu eskolan ginen. Eta gero, joan zirelarik, gero in ziuzten alaainan, jendiak, familiartu ziren frango horiikilan, frango emaztekik, maitemindu ziren ta hola, eta gero begietan hartu ziuzten hemengo gizonek emazteki batzu, eta iliak moztu ziozkaten joan zirelarik eta, alemanak.
- Zetako? Hekin…?
- Lagunak izan zirelakotz.
- Frango bortitza izan zen?
- Bortitza izan zen, ba. Izigarria.
- Ta nun…
- Hemen, Luhuson seurik batto gogoan dut, goarda baten emaztia zen.
- Ta denen aintzinian…
- Denen aintzinian, ba. Gero, denen aintzinian ez ziren denak bildu, e? Jakizazu gauza hori ez zutela in, ez zutela hedatu, noiz inen zuten, bainan jakin zen istorio hori.
- Ta hori… herriko gazteek?
- Herriko gazteek, ba.
- Ta gan ziren neska batzu Alemaniarat edo?
- Ez, ez, ez, bainan aleman haurrak sortu izan dira hemen. Hori denen jakinian, e? Nola han sortu dira eskualdunen haurrak. Mundüa mundu deno hola gertatzen da.

Egilea(k): Maite Mendiburu Elizalde

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia