Amorebieta-Etxano (Bizkaia)

Neskak bakarrik eskolan

Neskak bakarrik eskolan <p>Ez zen izaten erreza maistraren aldartea asmatzea. Maistra o&ntilde;atiarra omen zen, do&ntilde;a Saturnina Ola&ntilde;eta. Neskek bakarrik ikasten zuten Peparen eskolan. Eskolatik kanpo mutikoekin ere jolasten zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AMO-002-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ez zen izaten erreza maistraren aldartea asmatzea. Maistra oñatiarra omen zen, doña Saturnina Olañeta. Neskek bakarrik ikasten zuten Peparen eskolan. Eskolatik kanpo mutikoekin ere jolasten zuten.

Transkripzioa

- Ta, bueno, ba, lelengokotan, bueno, ondo ein gendule, ta ederto ein gendule, ta ez dait zer, ta gero beste baia ensegidako baten preguntetan oste niri zeozer, ez naz akordetan ze, ze pregunte zan, baia diñoste, bueno ez notsen erantzun ze neuken billurre. Ondo esaten badot /bot/, ba esango deu tonterixen bat, baia txarto esaten baot /bot/, beste aurpeiko batzuk emongo ostez. Ta ez noa kontestetan, ta ez notzen kontesteu. Ta bueno, bronkie zer izen zan, hor, honeri ba, “le han subido los humos a la cabeza” ba, zerekoagaittik, ezta? Bilboko esamiñagaittik. Ta bueno, itzelezko bronkia. Ta hurrengoan ba bueno, zelan igerten dan nok ikesten dauen ta nok dekon adorie, ba jarraitzeko ta horrek gauzok, ezta? Halandaxe, ta beragaz ez zan fazille edo ez zan errez azertatia. Segun, segun zein.
- Ta nungua zan zure maestria?
- Oñatikoa pentseteot /pentseten dot/ zala, bai ze, bai, Doña Satur, Doña Saturnina Olañeta zan izena ta apellidue. Ta egoan beste anai bat, bere anai bat Oñatikoa, “Oñati” esaten otsien hareri ta pentseteot /pentsetan dot/ ha be maisue zala, baia beste lekuren baten.
- Ze egoten zineten neskak alde batean ta mutillek bestien?
- Ez mutillik ez egoan; gu neskak bakarrik. Ta gero mutillentzako beste eskola bat egoan.
-Ta orduan umetan bakarrik mutillekaz hartu-emon barik?
- Bai, ez, ez, ba errekreoan ikusten bagenduzan edo holan, ez egoan, nik egundo ez dot euki ezer mutillen kontra, ez, ez. Mutillek ba auzokoak-eta holan olgeu-eta eitten gendun heurekaz, bai, ta ez egoan halako diferentzixe handirik ez egoan ze gure auzokoak euki ezan auzokoak, beste etxe batekoak, ta mutillek euken, han eon zan, ta beste etxe baten “Presakoa” esaten otsienak ba han eon zan mutillek eta neskak. Ta gure lagunek zien ba neskak, zien neska zaharrauak be bai baia gero gaztienak ziren gure lagunek, eta mutillek be egon zan ba edade bardiñekoak, hondiño bizi dienak, ademas, bat, ta haregaz, bizi danagaz, beti euki dogu ba, beti, alkartasune edo bai, laguntasune behintzet.

Egilea(k): Naroa

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia