Amorebieta-Etxano (Bizkaia)

Eskolatik etxerako lanik ez

Eskolatik etxerako lanik ez <p>Eskolara beldurrez joaten zen, zigorra noiz etorriko zenaren zain. Zigorrak berehalako zartadak izaten ziren, ez eskola ordutik kanpoko egin beharrak. Peparen lagunak maistra txarra zela zioten, baina berak uste du oso pertsona urduria zela. Eskolan etxerako lanik ez zieten ematen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AMO-002-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Eskolara beldurrez joaten zen, zigorra noiz etorriko zenaren zain. Zigorrak berehalako zartadak izaten ziren, ez eskola ordutik kanpoko egin beharrak. Peparen lagunak maistra txarra zela zioten, baina berak uste du oso pertsona urduria zela. Eskolan etxerako lanik ez zieten ematen.

Transkripzioa

-Eskolara orduen gustura joaten ziñen…
-Ez, ez, beti billurraz noz tokeko ete jatan /jan/ niri zaputzekoa. Ta… eskillarak ixonkeran betti aitttearen eitten, halanda ze, pozik ez, pozik ba… tripetako miñek bazenkoz orduntxe ai… tripetako miñek dekie esan amumari, ta igual ez dekozan gauza handirik baia…bueno ba etxien geldittu, ba orduen pozik, bai.
-Eta zigorrik-eta jartzen otsuzan?
-Bai ba zigorrrak , horrexek, baina gero zigorra zan momentukoa gero ez egoan. Edo han etxien, han geldittu kastigeute bertan, ez, holangorik ez. Haixe emoten otsun berak. Nik uste dot nerbiyosie zala, oso nerbiyosie, ta orduen horregaittik izengo dala ta… baie beste batzutan kontetan /kontan/ dodanien hau neure lagunen artien ta holan esaten dabe “baina ez eizu esan e… zera e… nerbiyosie zala. Zan okerra, zan bixorra, zan…” Bestiek hau esaten dostie, neuk ez dot e… benetan diñot nerbiyosie pentsetan /pentsan/ neuela zala, bai.
-Ta libururik-eta euki zenduen eskolan?
-Bai, baia etxerako ezebez debererik, bertan, ikesi biher zana zan bertan, baia alborantza begittu bez e?, ikesi ein biher zan. Ta orduen eon zan ba, eztait, gobiernuek edo eztait, Bilboko aiuntamientuek edo imiñi zittuzen holan eskoletako ba onenak zirenak ta handitxuenak, hor hamar-hamabi urtekoak edo holan ba… examiña bat pasetan Bilbora. Ta eroan genduzen beste bat eta bestie hil zen, gazterik hil zen ademas, eta neu. Ta bueno ba… ein geñun papela nahiko ona itxureagaittik, ze… ba danori, bixori emon oskuen zeren bat hor, premixuren bat edo eztait zer zan, papelen bat, behintzet.

Egilea(k): Beñat Egidazu (Urritxe institutua) , Ander Irastorza (Urritxe institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia