Amorebieta-Etxano (Bizkaia)

Maistra ona izan zuen Etxanoko eskolan

Maistra ona izan zuen Etxanoko eskolan <p>Eskolako maistraren oroimen ona dauka Pepak. Asko irakatsi ziola dio, eta ikasleak berdintasun osoz artatzen zituela. Baserritar ikasleei kaletarrek iseka egiten zietenean, maistrak kaletarrak zigortu egiten zituen, eta ikasle ahaltsuagoen opariak ez zituen onartzen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Eskolako maistraren oroimen ona dauka Pepak. Asko irakatsi ziola dio, eta ikasleak berdintasun osoz artatzen zituela. Baserritar ikasleei kaletarrek iseka egiten zietenean, maistrak kaletarrak zigortu egiten zituen, eta ikasle ahaltsuagoen opariak ez zituen onartzen.

Transkripzioa

-Ta eskolan zertzuk ikesi zenduezan?
-Zertzuk ikesten gendun? Asko, asko ikesten gendun , erakutsi oskun asko. Eh… ba esango dotsut gramatika ta “redacción” ta horrek guztixok, baia politto eh politto oso politto, ta nik dekot orduko…. Horregaittik diñot maistrie pentsetan dot /pentsetaot/ ona zala, ta zan bihergiñe, oso bihergiñe. Ta zan, horrez ganera, esango dotsut demokratika zan. Esango deurie ezetz, igual ezta? ze gero emon zittuzen informe igual txarrak edo, baia nik pentsetan dot hori ein euela beste batzuk bultz eindde. Ta… baia…, bera nik dekot neure, geure akorduen zala danok tratetan genduzen igual, igual, igual, egoan jente asko ba gu gure ama zan pixkat ba modernie ta jantzitten ginttuzen jantzi modernoakaz ta, “al día” ezta? esaten jakona, baia etorten ziren baserrittik, urriñetik, Bizkargittik eta holan baserrittik etorten ziren neskak eskolara ta bueno igual orduen eroaten ziren jantzixek pixkat laburrek, ta eurek luziakaz ta holan, ta guk barre eitten geuntsen ta, ba… emoten oskuzen zaputzekoak e? barre eittearren horreaittik, ta iñoz igual lelengo komuniñoa einkeran ta holan guk ez baia batzuk han kalekoak ba eroan erregalue maistriari, hartu ez e? ta esan, esan gurasoari ba eskerrik asko baia nik beste asko dekieaz hemen ta ez dot gure diferentzixerik, halanda ze hau etxien jango dozue. Ta horrek geuzok akordaten jataz beragandik zelan zan oso zintzoa. Ta, ta danok bardiñe hartzeko moduen ta bardiñe emoten otsen zapotz bat… batzuk diñourie “zuri ez otsun emoten horrenbeste!” bai emoten osten niri be bai ta beste batzuri bebai, ta hartu eskuek ta ñaññaña, ba zera eitteko eskribitako ba euki biher eskue berak esaten euen moduen imiñtte. Ta bueno oin horreri gauzeri ez jakie /etxakie/ beittuten ezetarako be, baia orduen bai.

Egilea(k): Ziara Aspiazu (Urritxe institutua) , Ane Olea (Urritxe institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia