Elgeta (Gipuzkoa)

Agur egitea ere debekatua

Agur egitea ere debekatua <p>Goiz eta arratsalde joaten ziren eskolara eta ez zuten etxerako lanik eramaten. Zigor modura belauniko jarri eta liburuak jartzen zizkieten eskuetan. Euskaraz eginez gero, reketeek gaizki begiratzen zieten; agur egitea ere debekatua egon zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Goiz eta arratsalde joaten ziren eskolara eta ez zuten etxerako lanik eramaten. Zigor modura belauniko jarri eta liburuak jartzen zizkieten eskuetan. Euskaraz eginez gero, reketeek gaizki begiratzen zieten; agur egitea ere debekatua egon zen.

Transkripzioa

-Eskoliak goizez bakarrik egoten zan?
-Ez, arratsaldian be bai. Ordu bi uste dot. Goixetik hiru ordu izango zien, hamabixak arte, hamaika terdiak arte eta gero atsaldian ordu bixetatik laurak arte.
-Ta eskola ostian zer eitten zenduan?
-Etxera. Ta distraitzen bagiñan basuan, [aubixak] edo holako fruta batzuk eozen eta igual distraitzen giñan harek jaten e ta gero berandu fan eta biharrak eitteka etxian.
-Irakasliak etxeko lanik emoten zotsuen?
-Ez, orduan ez geukan astiik. Gure umiak eta hori euki dabe baiña guk ez geukan astiik.
-Irakasliak kanpotarrak zian edo?
-Kanpokuak ez, herrixan bizi zianak zien. Herrixan bizi izaten zien.
-Kanpotik etorrittakuak?
-Bai, bai, kanpotik etorrittakuak.
-Baiña kastiguak egoten ziran?
-Bai.
-Asko?
-Asko edo. Orduan holaliburuak ipinitta; belauniko ta, horrek be eukitzen giñuzen.
-Eta zegaittik?
-Ba leziñua ez giñualako jakin edo.
-Erderaz eitteagatik be bai edo?
-Ez. Euskeraz ez zala in bihar hau frentia hemen pasau zanian, euskeraz ez zan in bihar. Agur eittia be proibiduta egon zan eta.
-Eta euskeraz eitten bazenduen, zer?
-Bueno, behintzat batzuk txarto beitzen eben.
-Herriko jentiak?
-Bai, herrikuak, reketiak. Ganauak be herriko jentiak kendu oskuzen.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia