Elgoibar (Gipuzkoa)

Gau-eskolak Mokoroa baserrian

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-014-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Oso gutxi joan zen eskolara. Ermuaran-Sallobente auzoko Mokoroa baserriko Luis Etxanizek gau-eskolak ematen zituen negu partean baserrian bertan eta haraxe joaten zen gauza oinarrizkoak ikastera.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eskolara jun al ziñan?
- Gitxi, ezer ere ez.
- Ezer ere ez?
- Ezer ere ez.
- Eta irakurtzen, idazten...
- Nik eskola hamen, esateko, hamen San Lorentzo baillian basarrixa, Mokorua, ez dakit dakizun nun dauan. Ez dozu jakingo, San Lorentzo baillian…
- Mokulu?
- Mokoruakua, Ibarre panaderixia ezautuko dozu?
- Ibarrene? Bai.
- Ba, hurrungo basarrixa.
- A bai?
- Mokorua. Hango zer bat, mutil zahar bat eskolia zaukana zan ta harek eskolia ipintzen zaban neguan, gabeko eskolia. Ta hara juaten giñan han bueltako mutil gazte batzuk eta gabeko zera ta haretxek emandako apurrakin akabo eskolia.
- Eta hantxe ikasi zendun irakurtzen eta idazten?
- Tablia ere hantxe ikasi naban ta, zeoze ta, gero ahaiztu ta, jesus…
- Izena zela zakan?
- Izena Luis, Luis Etxaniz. Ta harek zaukan eskolia egun guztian ta illuntzixan hola basarrikuak eta gure morukuak nahi zebenak juan. Ta ni hamen lanian hasitta nenguan ikesten, hojalatero ikesten hasitta, eskolarik ezer ere ez ta haretxek, haretxek illuntzero etorri ta eitten naban zazpiretan etorri ta zortzi t´erdiak arte. Bi negutan ein nittun, bi negutan ein nittuan hiru hillebete, ta lau reglak haretxek moldau. Ta ya azkenerako fakturak ere neuk eitten nittuan batzuk eta abarrak ta hortitxikan ta abar ta... Eskolarik... bueno, hoixe ez ba! Haretxekin tira, zeozetan hasi nitzan ta holaxe. Gaztetan ez ziguen eskolara bialdu, ez genduen ikesi. Bialtzen ziuen Larruskaiñera, baiña dotriñia edo, komuniua eitteko lain justu-justuan ta eskolia ezer ere ez, bueno... Hoixe ez ba.

Egilea(k): Ane Odria

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia