Tolosa (Gipuzkoa)

Zine mutua eskolan

Zine mutua eskolan Apaizak ematen zituen eskolak Urkizun. Apaiz haietako batek, don Felizianok, zine mutua jartzen zien, hartarako proiektagailua baitzeukan; oso pozik egoten ziren hari begira eta zer film klase ikusten zuten aipatzen du. Igandetan ere izaten zen zinea eskolan.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan TOL-019-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Apaizak ematen zituen eskolak Urkizun. Apaiz haietako batek, don Felizianok, zine mutua jartzen zien, hartarako proiektagailua baitzeukan; oso pozik egoten ziren hari begira eta zer film klase ikusten zuten aipatzen du. Igandetan ere izaten zen zinea eskolan.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Apaiza zer zan bullosoa hola o bronka botatzekua-o?
- Apaiza, bat don Feliziano Andoaiñea jun zan. Azkoitikoa zan. Ni txikia nitzala hua ona zan, harek harek jartzen ziun umeei, umeei umeei gustoa itteko izaten zun harek. Ta hitz itten ez zun zinea jartzen ziun. Hitz eiten ez zuna e! Zinea bazeukan. Jartzen ziun batzutan, jontxo ez ziun beti jartzen, argiya [...] itten zun ta. Ta hitz itten zuna jartzen ziun. Ta gu hari beida erotzen eoten giñan, ez zun hitz eiten e! Irudi gabe ikusten zien.
- Zer zun proiektore bat?
- Ikusi. Bai. Makina bazun don Felizianok nunbaitetik ekarrita. Ta ez zun hitz eitten e, baiño gaurko eunen telebisio baiño gustoago hari beida mutil koxkorretan ze gustoa eoten giñan.
- Ze pelikula klase zian?
- Ez dakit ze pelikula izango zien. Astua larren igual izango zien eo holakoxe batzuk igual ta geo beste pelikulaik bat ere ez, holakoxiok. Jesukristonak, zea Judasenak-eta hoi botatzen zittun. Jesukriston jaiotzak ta hoik botatzen zittun, Judas ta hoik botatzen zittun ta gu umek hairi beida harritzen eoten giñen. Ze gustoa eoten giñen gaiñea.
- Pareten nola jartzen zitun pertsonak muitzen-ta?
- Aparatua bazuen, nunbaitte. Oain'e elizan jartzen dittue pareten'e kantak eta San Franziskon´e bat'e zea jarri gabe. Paretan jartzen digue. Aparatu horrekin botata pareta txurittu ta.
- Gu ez gea harritzen, baiño gu oain ez gea harritzen baiño garaiko umiak joe esango ber zenduen joe esan behar zenuen "zer da hoi?", o sea magia iruituko zitzaizuen zuei?
- Bai, bai, bai; hala iruitzen zitzaiun, baiña gustoa eoten giñan hari beida. Geo igandetan'e botatzen ziun. Gu hantxe igandetan iñoa ez giñen juten gu ta igandetan'e bai botatzen ziuen eskolan don Felizianok, zine hoi; zine hitz eitten ez zun hoi, mutue. Baiño irudi haiei beida gu erotzen eoten giñen. Egia esango dizut, hoik hala die ta.
- Ta don Feliziano hua aizkoitiarra zan?
- Azkoitiarra zan, ta geo Andoaiñea jun zan. Bai, gue amai asko laundu zion gue aitta hil zen garaien paperak itten ta harek asko laundu zion don Felizianok. Oso gizon ona zan. Ta han nexkame Urkizuazpikoa zun, Kontxixi Iraola.
- Ta zuen alden harek euskeraz diferente hitz eingo zun ba?
- Ez zazula uste, euskeraz urte batzuk. Bueno, urte asko pasako zittun Urkizun'e bai. Gehienez'e Urkizun apaizak lau urte asko ez zittun pasatzen, ya lau bat urte pasa ta berrie etortzen zan jeneralmente.
- Ze nahiao izaten zuen alde in beste tokin batea?
- Bai, destinatu iten zuen nunbait, ta geo berria ekartzen zuen, lau-bost bat urte apaiza eoten zan.

Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia