Urnieta (Gipuzkoa)

Eskolan Espainiako himnoa abesten

Eskolan Espainiako himnoa abesten <p>Umetan aita hil zitzaien. Eskolara gurpilekin egindako abarkekin joaten ziren. Eskolara sartzean, abestu egin behar izaten zuten Espainiako himnoa.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Umetan aita hil zitzaien. Eskolara gurpilekin egindako abarkekin joaten ziren. Eskolara sartzean, abestu egin behar izaten zuten Espainiako himnoa.

Transkripzioa

-Aittik be geatu giñan ta hamaika urte arte, hamaika urtekin hil zan atta, ta eskolaa juten giñan Arriatxuko eskolaa. Ta antomoillakin indako, antomoillan erruedakin indako abarkak izaten giñun.
-A bai?
-Bai. Ta taluan tartian urdaiya hartu bokadillotako ta zakua burutik jantzi euriya danian ta juten giñan eskolaa. Ta han eskolaa sartzeako bandera bat eoten zan haundiya, eoten zan bandera, ta nik indar asko samar nun; bestiak izango zien baiño nei esaten ziaten gehiyenetan hua ateatzeko. Ta atea hua ta kantatzen gendun: "Gloria, gloria corona de la patria que tu rojos es, abierto el corazón, una bandera gloriosa nos da nadie viviendo el gozo de morir por tí. Viva Cristo Rey! Viva Franco! Arriba España!" Hoi kantatzen gendun eskolaa sartzeako.
-Eskolara sartzeako? Bai.
-Gustatu edo ez gustatu?
-Biharko. Hua legia hola jarritta zeon eta hua [altxa deu], egunero kantatzen zan hue.
-Hura kantatuta eskolara.
-Eskolaa.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia