Eskolan piper egiten bazuten, egurra
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-046-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Eskolako materiala doan zen, baina bertan utzi behar izaten zen. Egunero joaten ziren eskolara. Eguen arratsaldez eta domekaz jai. Piper egiten zuten sarri. Gero, etxean eta eskolan egurra.
- Proiektua: Lekeitioko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2011(e)ko apirilaren 27a
- Iraupena: 0:01:02
- Erref: LEK-046/006
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola , Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Anekdotak, kontakizunak
Transkripzioa
- Eskolarako... ze eroaten zenduen zuek eskolara?
- Eskolara?... eskolak bertan emoten genduzen, ee… Kuadernu ta lapixa , ta liburuk be bertan leidu ta… gero kanporatzian itxi. Bertan. Bai, kuadernu ta debalde emoten [gaittuzen] .
- Eta eskolan egunero?
- Bai. Eskolara egunero. Eguen arratsaldian bakarrik, ta domekan , jai.
- Eta biharra eguenien be eskolara?
- Jaaa…, hori… segun. Ta lantzin behin e… eskolara ... E eskolara noia , ta hor zihar! Eskapata , gero ba… papela amari eruan ta “egueldixa “ edarrak gero… Lehenengo etxian ta gero berak , maixuak.
Egilea(k): Unai Gabiola (Lekeitioko institutua)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!