Salbador Anakabe Mendieta Masako
Lekeitio (Bizkaia) (1925)
Biografia
1925. urtean munduratu zen Txitxarro kaleko (Ezpeleta kalea) zazpi neba-arrebako familia batean, bera zen etxeko gazteena. Itsas munduarekin lotura izan du betidanik: bere aita arrantzalea zen, ama saregina eta anaiak eta bera ere arrantzaleak. Umetan, 9-10 urte inguru zituenetik gerra hasi arte, Pasaiako San Pedron egon zen gurasoekin, aitak bertan egiten baitzuen lan. Umetan eliza atzeko eskolan ibili zen. 13 urtegaz itsasoan hasi zen eta arrastrean zein baxuran ibili zen 60 urtera arte sugin (fogonero) eta makinista moduan. Bitoria Aboitiz saregin lekeitiarrarekin ezkondu ostean, sei seme-alaba izan zituzten.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
LEK-045 | 2011 | Lekeitioko ahotsak | Jokin Leniz - Aitor Zugadi | ||
LEK-046 | 2011 | Lekeitioko ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute