Lekeitio (Bizkaia)

Antzinako Lekeitio

Antzinako Lekeitio <p>Antzinako Lekeitio nolakoa zen kontatzen du: portua, alondiga, nesken eskolak, don Claudioren lorategia, tabernak... Eta goialdean, orain etxeak dauden lekuan, ortuak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-046-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Antzinako Lekeitio nolakoa zen kontatzen du: portua, alondiga, nesken eskolak, don Claudioren lorategia, tabernak... Eta goialdean, orain etxeak dauden lekuan, ortuak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Zelakoa zan zure umetako Lekitto?
- Lekitto joer… kontateko be, portua ta honek , hamen… honek etxiok ez euan, hamen monja ta honek, hamen alondigi behian ta goixan… emakumien… nesken eskolak, bai. Ta hor e… txinuen hor e… han eguezanak hamendiko alderdixan jardiña zan, Don Klabeliñona, jardin handixe. Ta aurrin be halaku… ezebez obra bat, gero ein eben, ortu be bai. Zulua badakixue nun daon? Ha tabernia? Han obra bat ta gero handik ortuak, ortuak ta ortuak zirian, bai.
-Orduen kale gitxi euezan hemen?
- Ez, ez, hamentxe kruzian hamentxe taberna bat ta goixan aurrin etxik barriduta daoz ta hori Manolo tabernia, hamen zelan daoz taberna bi? Ta gero hori, Batzokiko aurrian, Batzokiko aurria, ha dana zan ortua, ortu dana. Han euen dana ortua, dana ortua. On dana etxiak, lehen dana ortua.

Egilea(k): Andoni Barragan (Lekeitioko institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia