Ondarroa (Bizkaia)

14 urtegaz maistraren etxean lanean

14 urtegaz maistraren etxean lanean <p>Bolibarko auzo-eskolan ibili eta gero Ondarroako eskola nazionaletara joan zen. Hamalau urterekin maistraren etxera joaten zen garbiketa-lanak egitera. 14 urtera arte joan zen eskolara, baina ez zuen ikasi askorik. Bere maisurik onena bere seme bat izan zela dio.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-044-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Bolibarko auzo-eskolan ibili eta gero Ondarroako eskola nazionaletara joan zen. Hamalau urterekin maistraren etxera joaten zen garbiketa-lanak egitera. 14 urtera arte joan zen eskolara, baina ez zuen ikasi askorik. Bere maisurik onena bere seme bat izan zela dio.

Transkripzioa

Baiñe debalde bez, ze nik hor 14 urtearte hor eukitxeko, trukez, eskolatik urten eta gero beran maistrin etxea juten nitxan garbiketi eittea. Gaur be ontxe be dakat neure aurrin ohi dorau bat. Zemat...zemat mistol edo zer zan ha potitun eoten zana brillu atateku dorauai? Gorrotatu neban bizitza guztirako. Beti haretxei brillu ataten. Emon emon biher zana /bizana/ eta beti brillu ataten. Etxi pasa, beran barruko erropak-eta garbittu ta ba noizbehinka emoten ostan kikara txiki bat bete kafi ta pentsaten ban ba eitten bala... eta, ba, bueno, osea ke ni hamalau urtearte egon nitxan. Ez neban ixe ikasi. Nire irakasleik onena..., hauxe ixan da..., hauxe ixan da nire irakasleik onena. Nik baserrixan ikasi neban suma, batuketa, kenduketa, sumarra, restarra, multiplikarra... dibisiñoirik ez nekixen eta, ba, bueno, gero ya umikin, "ama zelan eztakixu handixe za zu te" esaten osten, "bai, maittia haundixe naz, baiñe ez dot ikasi, ez dot euki aukeraik".

Egilea(k): Gurutzne Anakabe Kaltzakorta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia