Umetan difteria gaitza izan zuen
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AMO-002-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Pepak umetan difteria gaitza pasatu zuen, eta horren ondorioz amamak ez zion errekako edota umeak hoztu zitezkeen jolasetan jolasten uzten. Lartxo babestu omen zuen amamak umetan. Aitak bere lau alabako familian mutikoren bat faltan botatzen omen zuen.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2010(e)ko otsailaren 12a
- Iraupena: 0:02:08
- Erref: AMO-002/012
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Bainuak, errekak eta uretako jolasak , Ohiturak eta bizimodua » Osasuna » Gaixotasunak , Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua
Transkripzioa
-Ba olgetan gendun, zelan esango dotsut ba… Lelenengotan… errekie egoan hurrien ta errekarantza ba uger eitten ta holan, ezta? Baia niri amamak ez osten ixten joaten ze pase neuen sei urte neukezala difteria, ta hori zan geuze gogorra, ta geuze txarra, ezta? Ta eskerrak gure ama mediku… medikuzalie zan, ez zan etxien osatute… ez medikueri deittu ta eskerrak medikue etorri zala sasoaz ba salbeu nendun ta horregaittik amamak beti ba ez eusten ixten olgetan joaten gure neuenien, ta holan, ezta? Baia joaten gintzezanien be, segun zer ta errekan hotzittuko zara, ta errekan hau ta pixkat mimeute neunken. Ta gero niri… beste aiztera, hurrengoana, egon zan hiru urte, ta ha zan balientiau ni baiño ta gogorrau, ta mimeu gitxiau, ta harek eitten zittuzen ya hasitxuau zanien errekauek eta nik ein biherkoan harek, hareri emoten otsen kargie. Ta niri puntu eitten ta horrek gauzok erakusten ostezan /erakustezan/ amamak, holanda ze, eukezan holan diferentzixe bixon artien, bai. Ta gero bestie be, hurrengokoak be bestie hiru urten aldie euken, danok deku hiru urten aldia, bai.
-Ondo kalkuleta.
-E?
-Ondo kalkuleta.
-Pentsetan dot bai. Nik pentsetan dot egongo zirela pentsetan ba mutiltxu bet aber noz jatorkun da mutillik ez zan heldu. Ta gero gure aitteri gustetan jakozan auzoko mutiltxuek hartu kokotien ibiltten zittuzen batetik eta bestetik. -Semien faltie. --Pentsetan dot neuk horixe, beti esaten eurien eureri ez dotzsela ardure, eurek konforme dauzela euren neskakaz, ta horrek gauzok beti entzun dogu /entzun du/ hori euren artien, baia ikusten zendun euzoko Juanjo hartu lepoan ta hor dabil solo guztixetatik kokotien hartute.
Egilea(k): Ainhoa Aurtenetxe (Urritxe institutua) , Maider Salazar (Urritxe institutua)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!