Oiartzun (Gipuzkoa)

Baserritik kalera, mira

Baserritik kalera, mira Mira egin zuen baserritik kalera. Baserrian ez zuten ez argirik ez urik. Kinkilarekin ibiltzen ziren eta ura iturritik ekartzen zuten. Gogoan ditu kuela eta lixiba. Ollokinen ura bazuten, baina hala ere, ur freskoaren bila Auztiko errekara joaten ziren.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OIA-031-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Mira egin zuen baserritik kalera. Baserrian ez zuten ez argirik ez urik. Kinkilarekin ibiltzen ziren eta ura iturritik ekartzen zuten. Gogoan ditu kuela eta lixiba. Ollokinen ura bazuten, baina hala ere, ur freskoaren bila Auztiko errekara joaten ziren.

Transkripzioa

- Ta mira iñ al zenun?

- Hoixe! Mira ingo e'nun ba? Han? Ez argirik, argirik ez zen e! Nere itxian, baserriya hartan... 'ta askotan, han inguru hartan ez zen izango, garai haitan. Kinkiya, kinkiyakin ibiltzen giñan, 'ta urik eta... zeara zelaira... esto, joten giñan itturrira urruti bastante, joten giñan baldikin uran billa. Hoixe, beitu e! sei urtekin oain dakat goguan nola joten giñan. 'Ta arropak garbitzea... geo arropak bai aittu: gure amak eta bazuten, kuela saten ziyoten hola barrika ondua balitz bezela 'o kupela ondua balitz bezela hola, eta han jartzen zittuten lixiban 'ta eunetan eukitzen zittuzten, zea, arropak beratzen, geo garbitzeko. Hori akortzen naz.

- 'Ta geo hemen ez, Ollokinin?

- Hemen ez. Hemen ura bazen. Hemen ura bazen miño hala 'ta guzti... geo ura freskua nahi genunin hemen bai, zea, Auztiko erreka hamakin bat jonak, joten giñan. Eta zea, Estankoko hor...

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia