Berastegi (Gipuzkoa)

Senideen arteko harreman ona

Senideen arteko harreman ona Ardirik ez zuten Goienetxen; bai, ordea, jaiotetxean. Senideek elkarrekin egiten zuten lan beti, eta ez dira inoiz haserretu elkarren artean.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRS-006-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Ardirik ez zuten Goienetxen; bai, ordea, jaiotetxean. Senideek elkarrekin egiten zuten lan beti, eta ez dira inoiz haserretu elkarren artean.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta ardirik? Ardirik edukitzen zenduen?
- Hemen ez, hemen ez, han bai. Han, han jezten ta dana aitzen nintzen anaiakin joan ta lardaxkan. Jai bazan, astea bazan, anaiak gu denak alkarrekin bizitzen giñen. Gehio esango dizut: hue han, Joakin, han, hirugarrena zan Joakin, han Joakin ta ni hemen. Ta geen denbora guztin lana alkarrekin in degu guk. Hangoa in ber bazan, han; hemengoa in ber baldin bazan, hamen.
- Hemen, beti elkarri lagunduta.
- Bai, alkarrei lagunduta. Ni ta andrea ta umek eta denak. Sekula ez deu hasarreik izandu. Behin o behin xitalkerin bat bai, “kakitzat” o holako zea batzuk bai, baiño gaiñeakuan behin’e ez. Han bezela hemen. Nik lehen’e han nintzenen bezelaxe sarrera dauket, oain pixko bat, Joakin ezkondu zan, ta andrea ta umek eta [...] ez zienak etorri zien eta. Hala’re han lehen bezelaxe segittu nun. Geo oain Joakiñen semea ere ezkonduta dau, ta hark’e haren semek’e ezkonduta dade, ta oain’e neroni oaintxe nola-nahi jungo naiz sukaldea ta... Kuartota ez, lehenao bai kuartota ere, baiño oain kuartota ta ez. Hue honea igual-igual.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia