Eibar (Gipuzkoa)

Euren senide Irustatarrak kanoiginak ziren

Euren senide Irustatarrak kanoiginak ziren Bera mutikoa zela sarritan osaba Toribioren etxera joaten zen bazkaltzera. Toribioren amama Irustatarra zen. Irustatarrek sutegi batean lan egiten zuten kanoiak egiten. Toribiok ere ematen omen ditu kanoigintzaren inguruko azalpenak, baina ez berak zuzenean bere aurrekoei ikusita. Kanoiak nola egiten diren azaltzen du.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Bera mutikoa zela sarritan osaba Toribioren etxera joaten zen bazkaltzera. Toribioren amama Irustatarra zen. Irustatarrek sutegi batean lan egiten zuten kanoiak egiten. Toribiok ere ematen omen ditu kanoigintzaren inguruko azalpenak, baina ez berak zuzenean bere aurrekoei ikusita. Kanoiak nola egiten diren azaltzen du.

Transkripzioa

-Baiña, neu, precisamente, umia nintzanian neukan ohitturia bere etxera juaten nitzan inbitau barik bazkaltzera domeketan. Bai, bai, han agertzen nitzan bere etxian
-Garbantzuak jatera ?
-E?
-Garbantzuak edo…
-Ez, arrozakin, paellia ez, baiña ondo ipinitta, ondiok be gustua be goguan daukat zelako gustua eukan harek arrozak, bai, bai, bai. Arroza lelengo platua ta gero beste zertxo bat, eta hantxe egoten giñan… Hor e, ba, gure horrek antepasauok, horrek e, Irustatarren etxia. Oin Irustatarrera joten dot berriz, e! Toribion aitta ta amandria, amandria zan Irusta, amandria Irusta. Horrek Irustatarrok ziran, liburu baten esaten dau Toribiok kaiñoigintzak, kaiñoigintzak. Aitzen dozu? Kañoigintzak, ezta? Horrek eitten eben biharra sutegi batekin, e! Sua, ba, "fragua" esaten jakona, sutegi euskeraz, ez da usatzen asko Eibarren berba hori sutegi, baiña, baiña... sutegi da. Han e, burdiñia, tio Toribiok esaten dau zela eitten diran kañoiak, berak, ez e, gure, bere aurreraokuak, bere antepasaueri ikusitta ez, beste taillar baten ikusi ebala, hor itxi ein eben guriak, ta beste taillar bat ikusi ebala. Ta esaten dau tio Toribiok liburu baten txiste moduan esaten dala zulua eitten dala, ba, haixia hartu ta haxe, bueltak, bueltak emon hari. Haixia hartu e! Zirkularra, ezta? Haixia zirkularra ta bueltak emon hari. Aitzen dozu? Ta esaten eban e, eittez, errealidadian, ba, holaxe dala, zegaittik eze, hartzen dabela barilla bat, barilla bat, kalibria ba, emoten jako, kañoia zenbatekua ein bihar daben hamabikua-edo izango dana, barilla bat. Ta han sutegixan berotzen dabe, ba seguru ba, berotuko dabe mila ta egun-edo, mila ta berregun gradura-edo. Ta hari barilliari bueltak emoten jakoz, erdixan daukan e... bueltak, ta maillukiakin, mailluka fuertiakin, gizona be fuertia izan bihar, ez nere modokua! Ta ha, holaxek eitten zittuela kañoiak.

Egilea(k): Gurutze Ariznabarreta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia