Eibar (Gipuzkoa)

Aurrekoek euskara hobea; Toribio Etxebarriaren ama

Aurrekoek euskara hobea; Toribio Etxebarriaren ama Bere aurrekoek euskara hobea egiten zutela dio, eta Toribio Etxebarriak ere bere aitak euskara hobea egiten zuela zioen. Toribioren ama Gasteiztarra zen eta ez zekien euskaraz, gurasoak euskaldunak izan arren. Aita, Ibarbia abizenekoa, Errezilgoa zen eta ama Azkoaga, Aramaiokoa.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EIB-002-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Bere aurrekoek euskara hobea egiten zutela dio, eta Toribio Etxebarriak ere bere aitak euskara hobea egiten zuela zioen. Toribioren ama Gasteiztarra zen eta ez zekien euskaraz, gurasoak euskaldunak izan arren. Aita, Ibarbia abizenekoa, Errezilgoa zen eta ama Azkoaga, Aramaiokoa.

Transkripzioa

-Ta gustora irakurten neban, ba, haren euskeria ederra zan, ederra euskeria! Gure aldian, gure aldian hobeto eitten eben euskeraz. Ta berak, tio Toribiok, esaten dau bere gurasuak hobeto eitten ebela. Bere gurasuak, bueno, bere aittak, bere aittak, zegaittik eze amak ez zekixan euskeraz, ama Vittorixakua zan, bai, ama Gasteizkua, ta, baiña euskalduna, aitta Errejilgua zan aitta, Ibarbia. Horrek Ibarbiok Errejilen dare, “Los Ibarbia Cincunegui”. Ta ama Aramaixokua zan; Aramiaxokua ama. Ta haregandik, ba nik eukiko dittut apelliduak Ibarbia, Zinkunegi ta Aramaixotik Azkoaga.
-Eta amak ez zeban ikasi e, euskerarik ez zeban ikasi Eibarren, Toribion amak?
-Ez, ez, ez, baiña aittu bai eitten eban, aittu. Hainbeste urte ein zittuan eze Eibarren, entzuten, entzuten, aittu eitten eban, bai.

Egilea(k): Gurutze Ariznabarreta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia