Eibar (Gipuzkoa)

Toribio Etxebarriaren 'Lexicón' lanaren inguruko kontuak

Toribio Etxebarriaren 'Lexicón' lanaren inguruko kontuak <p>Toribioren <em>Lexic&oacute;n</em> lanaren inguruko azalpenak. Toribiok lana buruz eta emaztearekin batera egin zuela dio, eta horregatik igartzen direla zenbait huts. Toribioren emaztea, Claudia Arrizabalaga, "Ertzil" deitzen zitzaion familiakoa zen. Izen honen jatorria Aginaga auzoko izen bereko baserritik dator. Toribioren lanean nabaritutako hutsak betetzen ibili da bera astia zuenean.</p>
Tamaina:

Toribioren Lexicón lanaren inguruko azalpenak. Toribiok lana buruz eta emaztearekin batera egin zuela dio, eta horregatik igartzen direla zenbait huts. Toribioren emaztea, Claudia Arrizabalaga, "Ertzil" deitzen zitzaion familiakoa zen. Izen honen jatorria Aginaga auzoko izen bereko baserritik dator. Toribioren lanean nabaritutako hutsak betetzen ibili da bera astia zuenean.

Transkripzioa

- Eta zuk badakizu Toribio zelan hasi zan lexikoia eitten eta zegaittik?
- Bueno, bai, berak esplikatzen dau hamen, ta igartzen jako zela ein daben, burutz einddakua da hau, burutz, ta horretxegaittik daukaz falluak, berba batzuk ez daukaz ipinitta. Ta burutz eindda dauka, bere andrian laguntasunakin, tia Claudia, Eibarkua ha be, Arrizabalaga, Arrizabalaga. Horrek ziran beste familixa bat, Arrizabalagak, ba, "Ertzil" esaten zetsen haren familixiari, zegaittik eze, haren jatorrixa etorren, basarri bat, "Ertzil" dabena izena. Hori basarrixori egon bihar dau, ez dot ezagutzen, baiña, Ixutik bera Bariñara juaten, hantxe parajian egon bihar da, hantxe dao itxuria ha basarrixa. Handittik-edo datoz horrek. Bueno, hartzen dao, ezta?
- Bai, bai.Ta orduan bixen artian ein zeben Toribio eta…
- Bai bixen artian ein eben, ta horretxegaittik dakaz hemen fallo batzuk. Ta, gaiñera, ezaun dau zela dakazen fallo batzuk, zegaittik eze, hau eitteko ondo euan ba, naturalmente, alfabetuakin ein bihar da, alfabetuakin ta, sarrittan, ez da izeten erreza, jarraitzia alfabetuari e, zuzen-zuzen, ta horretxegaittik daukaz, horrek e, fallo batzuk. Ta gero zela eitten daben berba bakoitxakin, frase bat, ejenplo moduan, ezta, e? Aitzen dozu, ezta? Ejenplo moduan bera berbia zela usatzen dan e, zela erabiltzen dan bera berbia, ba, han ejenpluetan gero agertzen da, ha berbia, ahaztu jakona. Ta horrek berbok nik jaso ein nittuan ta hemen liburuan, neuretako honek ez zekan pretensiñorik ezebe, neure kuriosidadiagaittik, neure kuriosidadiagaittik, ha berbia ba, sartu eitten neban alfabetikamente barruan sartzen neban, ta gero ejenplo batzuetan agertu eitten zan. Nik goguan daukat, por ejenplo, nere amak "aurka" esaten eban "kontra", "kontra" "aurka", baiña gitxi usatzen da hori e, orduan be gutxi, ixa —euren sasoian be— aurka ixa juanda euan berba hori, "kontra", "kontra". Ta aitzen dozu, ezta ze esan gura dodan e? Ba, hori berbiori "aurka" gero ejenplo baten agertzen da, ta orduantxe hasi nitzan ba sartzen zela, ha, ez zeukan zerik e, azkenengo sartu neban berbia... Zer?
- Sekulako biharra hartu dozula orduan?
- Bai, bueno, denpora libria neukanian-ta, gustora... gustora irakurten neban ba, haren euskeria ederra zan.

Egilea(k): Gurutze Ariznabarreta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia