Ordizia (Gipuzkoa)

Belarreta eta gari-jotzea auzolanean

Belarreta eta gari-jotzea auzolanean <p>Anaiaren aipamena egiten du. Denen artean banatzen zituzten baserriko lanak: anaia eta aita idiekin ibiltzen ziren eta baita amaren anaia ere. Idiekin lan ugari egiten zen. Belarretan edo garia jotzen auzolanean aritzen ziren. Garia jotzeko makinak nolakoak ziren azaltzen du.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ORD-036-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Anaiaren aipamena egiten du. Denen artean banatzen zituzten baserriko lanak: anaia eta aita idiekin ibiltzen ziren eta baita amaren anaia ere. Idiekin lan ugari egiten zen. Belarretan edo garia jotzen auzolanean aritzen ziren. Garia jotzeko makinak nolakoak ziren azaltzen du.

Transkripzioa

-Haiek lana bukatzen zutenerako zuk preparatuta?
-Bai. Baiño guk senide danak, gure etxen edozein gauza, danak eitten gendun, igual eitten gendun danok.Geo anaie, anaie bakarra det nik, eta harek ba hue irikin-da itzai ta gehio ibiltzen zan gu baiño. Ni’re ibilita nao itzai, e! Eta goldan soron-da; bueno! Zaildutakok.
-Idiekin ibiltzen zineten?
-Irikin itzai ibiltzen zan anaie. Gehiena anaie ibiltzen zan irikin. Eta aitte. Baiño aitte baiño’re gehio anaie. Eta aitte, klaro, eske anaie txikie zala aitte ibilliko zan baiño anaie gehiena ibiltzen zan. Da gero osaba bat gendun guk han aman anaie, eta hure’re irikin aitte baiño gehio ibiltzen zan. Baiño geo anaie hasi zanen ia zeatzen anaie ibiltzen zan.
-Idiekin zer lan egiten zenituzten?
-Lan asko. Goldan soron. Egurrek saltzen eta haek etaatzen.
-Egurra saldu egiten zenuten?
-Bai, piñue ta bai. Eta hak etaatzen. Eta irikin gauza asko, ximaurketan, ximaurre soroa eamaten etxetik gurdiikin. Ta iri-lanak horik zien.
-Belarretan eta ere...
-Uuu! Belarretan? Bai, earrak pasauta [gare] gu belarretan, bero galantakin. Kizkitza aldeko mendin.
-Auzolaneko...
-Bueno, auzolana izaten zan garai baten, oaiñ baiño hobetogo, e! Porejenplo zuk baserri baten ikusten zendun garie ebaitzen, eta hara!, han hasi die gari-ebaitzen eta danak hautza jun da laguntzen zuen. Beste baserritarrak danak. Eta gero han afarie ein da etxea etortzen zan. Eta gure etxen igual. Beste baserrikok ikusten zuenen gure etxea, gure etxea etortzen zien hak. Auzolana hola izaten zan, eta gari-jotzea’re bai. Gari-jotzea, makinea etortzen zan gari-jotzeko. Eskuz nik gutxi ezautu det, baiño garai baten, lehen-lehenao eskuz jotzen zen garie, e!, makinak baiño lehenao, e. Eta baakizu nola jotzen zan? Harri bat izaten zan hola, mahi hau hola jarriko balitz bezela, eta han hola jotzen zan garie. Ze lanak! Ni ezaututa nao aittona zana. Eta gero hasi zan makinak, eta makinak hasi zienen etortzen zien ba makinak, gizonak ibiltzen zien gari jotzeko makinekin eta. Baiño ze hautsek! Eta ordun’e eitten zan ba “gari-jotzea bihar emen da” eta danak harutza. Eta “etzi hola”, harutza.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia