Ordizia (Gipuzkoa)

Otorduetako jakiak

Otorduetako jakiak Goizetako gosaria arto-esnea izaten zen eta hamaiketakoa urdaia, txorizoa eta arrautzak. Bazkaltzen potajea izaten zen gehienean haragi egosi eta sesinaz lagunduta. Merienda urdaiazpikoz eta afaria berduraz egiten zuten. Taloa eta esnea neguan jaten zuten. Gaztainak Rafaelak erretzen zituen danbolinean.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ORD-036-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Goizetako gosaria arto-esnea izaten zen eta hamaiketakoa urdaia, txorizoa eta arrautzak. Bazkaltzen potajea izaten zen gehienean haragi egosi eta sesinaz lagunduta. Merienda urdaiazpikoz eta afaria berduraz egiten zuten. Taloa eta esnea neguan jaten zuten. Gaztainak Rafaelak erretzen zituen danbolinean.

Transkripzioa

-Eta eguneroko otorduetan zer jaten zenuten?
-Bueno, oso ondo. Eta nik oain’e hala jaten det, e. Gu goizen jeiki eta esnea. Nahi zunak artoakin, nahi baezu zopakin...
-Taloik bai?
-Baita. Taloa ere bai. Baiño taloa jeneralen ez gendun goizen askotan jaten guk, e. Eta gero, soroa juten giñen lanea, eta ordun amak eo, gerok eo, batzuk soron lanen ari zienak, etxen zeonak eamaten zuen gosarie. Gosarie izaten zan ardaiazpikoa arrautzekin, txorixoa arrautzekin, gosarie jaten gendun. Gero bazkarie, bazkaltzen ba babarrunak, azak, eta jeneralen holako gauzak bazkaltzen. Eta gero haragi egosie igual, eta zeziñea igual tomatekin, zeziñea azekin egosita. Eta gero arrozkoletxe eta sagar-errek eta hori postrea. Eta geo atsalden meriendea berriz haundie jaten zan, urdaiazpikoa..., baiño ze urdaizpiko! Buuu! Urdaiazpiko puxketa haundik arrautzakin-da; etxen eindakok, eta solomok eta.
-Etxekoa beti hobea.
-Ooooh! Gauzak. Eta jaten giñuzen, eta geo ia gauen porrupatatea ta esnea bakarrik. Guk meriendea hue bai atsalden, ta baiño gauen hori. Eta porejenplo negue baldin bazan gauen taloa ta esnea igual porrupatatan partez. Eta gaztaiñerrek; gauen gaztaiñerrek’e bai.
-Gaztaiñak danbolinean erretzen zenituzten?
-Bai. Nik erretzen nittun. Ganbaran artoa zuritzen aitzen zien bestek eta ni danboliñe gaztaiñak erretzen sukalden. Hak artoa zuritzeako gaztaiña erretzen.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia