Azkoitia (Gipuzkoa)

Soroko eta egurretako lanak idiekin

Soroko eta egurretako lanak idiekin <p>Idiak beti izan zituzten etxean ezkondu zen arte. Soroko lana idiekin egiten zuten eta gogoko zuen. Garia, arbia, artoa eta abar egiten zuten. Neguan egurretan ere idiekin egiten zuten, Aizpurutxoraino jaisten ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-019-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Idiak beti izan zituzten etxean ezkondu zen arte. Soroko lana idiekin egiten zuten eta gogoko zuen. Garia, arbia, artoa eta abar egiten zuten. Neguan egurretan ere idiekin egiten zuten, Aizpurutxoraino jaisten ziren.

Transkripzioa

-Esan degu behiak bazenituztela. Idiak?
-Idixek´e bai. Beti idixek. Idixek kendu giñuzen neu ezkondu nintzen urtien. Idixek kendu eta tratorie ekarri gendun. Bai.
-Eta idiekin soroan ibiltzen ziñen?
-Ibilliko ez nintzen ba! Bai, bai. Idixekin. Eta haure gaiñea izeten zan gustoko lana idixekin souan ibiltzia.
-Ze lan egiten zenuten?
-Idixekin souen eta? Eske orduen dana labratzen zan. Itten zendun garixa, itten zendun arbixa, gero artue; eta etxien zenduzken terreno onak danak labrau itten zien. Labrau izeten da ba hazixa erein zera eitteko. Idixek lan asko itten zeben. Gero negun egurretan. Egurretan bai, trongotan eta. Nola ez zauen kamiñoik, ba hor sortzen zien egurrek danak Aizpurutxura bajau ber izeten zien.
-Eta nola bajatzen zenituzten?
-Burdixekin. Eta trongo haundixek baldin bazien, esaten zitzekon "zaldiburdixa", eta izeten zan burdi motz-motza, eta hari engantxau atzetik, muturra jaso bakarrik eta tarrasien.
-Bide puxka bat egongo da ba Elusutik.
-Honbre, guretik Aizpurutxura junaldixa. Bai.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia