Azkoitia (Gipuzkoa)

Gaztak egin eta kalera saltzen zituzten

Gaztak egin eta kalera saltzen zituzten Ama ibili ohi zen artzain eta ardiak eskuz jezten zituzten. 55-60 ardi inguru izaten zituzten eta gazta egin eta saldu egiten zuten. Gazta nola egiten den azaltzen du. Gerora prentsa erosi zuten eta aurrerapen handia izan zen gazta estutzeko. Etxearen azpian bodega deiturikoa zuten eta gaztak ketzeko tokia jarri zuten. Orduan ez zen hozkailurik eta etxeko tokirik freskoenean jartzen zituzten gaztak.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-019-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Ama ibili ohi zen artzain eta ardiak eskuz jezten zituzten. 55-60 ardi inguru izaten zituzten eta gazta egin eta saldu egiten zuten. Gazta nola egiten den azaltzen du. Gerora prentsa erosi zuten eta aurrerapen handia izan zen gazta estutzeko. Etxearen azpian bodega deiturikoa zuten eta gaztak ketzeko tokia jarri zuten. Orduan ez zen hozkailurik eta etxeko tokirik freskoenean jartzen zituzten gaztak.

Transkripzioa

-Eta baserrian behiak eta zer gehiago?
-Behixek, ardixek eta... Ardixe beti egoten zan gurien.
-Artzai ibiltzen ziñen?
-Ama. Gurien zan artzaixe ama. Gaztaie oso edarra itten zun eta ama zan gure artzai prinzipala. Jatxi´re harek itten zittun gehixenien. Bueno, nik laguntzen nixon eta aittek´e bai baiño. Guk "más bien" behixek eta.
-Eskuz jazten zuen amak?
-Dana eskuz, bai, dana eskuz. Artien ez zauen gaiñera makinaik eta hamen hola.
-Artalde haundia zeneukaten?
-Ez, gehixena egon zienien egongo zien berrogeta hamabost-hirurogei.
-Eta gazta? Esan dezu egiten zenutela. Kalera saltzen zenuten?
-Kalera saltzen zun bai, dendataa ta. Gero partikular ere behin ezaututa asko etortzen zitzakun gazta billa.
-Gogoratzen zera gazta nola egiten zuen? Zuk egin duzu sekula?
-Honbre. Lagundu´re egin izan nixon, bai. Iguel epoka batzutan eingo zittun hiru batera ta ordun laguntzen nixon.
-Nola egiten zen?
-Gaztaie ba, esniek behar du bere tenperaturie, ezta? Ematen zixon gatzarixa, ordun "kuajorik" eta ez, gatzarixakin, eta gogortzen zanien, laga tenplatzen, ezta, eta dana puskau ein ber izaten du. Dana haustu. Eta ordun eskukin poliki-poliki dana batu behera mamiña. Ez zauen ordun aparatoik eta ezer. Eskuekin batzen zun. Eta gero batzen zunien mamiñe ontzixetan ipiñi. Ontzixetan. Eta gero eskuz estutu. Eta azkena bearek ematen zixon baiña estutzen eta laguntzen nixon. Azkenengo urtetan holako prensa txiki bat ekarri gendun, bai. Eta harekin asko lana ebitatzen zun. Ipiñi prensatan eta bearek estutzen zun. Gero keie ematen zixon, eta harek...
-Nola keetzen zituen?
-Ba esango dizut: lelengo beheko suen parien, karrerie esaten zitzekon, gaztaiena, eta han ipiñi eta tximinixen gora keie junez, han. Baiña gutxi hartzen zittun han aldiko eta peligrosue izaten da su hartzen bazun beheko zerak, berotu eta gaztaie pitzau itten zan. Eta ein gendun leku bat etxien azpixen bazauen bodega izeneko bat, itxi dana tabikaz eta suelorasoz, ta bueltan apalak. Eta gero erdixan keie emateko lekua. Eta harekin kriston soluzixua. Gaurko ridikulue, baiña orduko kriston soluzixua.
-Eta zenbat denbora euki behar da gazta saldu aurretik? Hala segituan saltzen zenuten?
-Ez, ez, ez. Einde lelengo pixkat azala ein arte keerik ez zako ematen. Pixkat azala itten zitzakonien gaiñea, egun biriz bat edo, pixkat trapue pasau, porke lizune itten zako bestela. Porke ordun ez zauen ez frigorifikoik eta hola tratamentuik ez zauen.
-Eta orduko frigorikoa zer izaten zan?
-Ahal zanik lekuik preskonien ipiñi baserrixan.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia