Azkoitia (Gipuzkoa)

18 urterekin Urretxura joan zen lanera, baina tailerrak ito egiten zuen

18 urterekin Urretxura joan zen lanera, baina tailerrak ito egiten zuen 14 urterekin eskola utzi eta baserrian jarraitu zuen lanean 18 urtera arte. Baina baserria gainbehera zetorrela eta, Urretxura joan zen lanera, hain zuzen ere, ikasle garaian apopilo egon zen etxekoen lantegira, "Talleres Urretxu"ra. Zepiladora eta makinetan aritzen zen lanean baina ez zuen askorik iraun, ez zitzaion tailer barruko lana gustatzen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-019-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
14 urterekin eskola utzi eta baserrian jarraitu zuen lanean 18 urtera arte. Baina baserria gainbehera zetorrela eta, Urretxura joan zen lanera, hain zuzen ere, ikasle garaian apopilo egon zen etxekoen lantegira, "Talleres Urretxu"ra. Zepiladora eta makinetan aritzen zen lanean baina ez zuen askorik iraun, ez zitzaion tailer barruko lana gustatzen.

Transkripzioa

-Eta eskola noiz bukatu zendun?
-Orduntxe. Hamalau urte edo eukiko nittun, orduntxe.
-Eta lanean hasi zinen?
-Gero baserrixan. Eta hemezortzi urtekin edo baserrixe geruao ta zerao ta, jun nintzen Urretxure tailler batera, lehen apopillo edo egon nintzen itxe hortakuk tailler txiki bat zeuken eta harea jun nitzan. Pasau nun urtebete inguru eta ezin nun, ezin nun barruen aguentau te...
-Zer tailler zan?
-Talleres Urretxua zauken izena, zera zan, burni-taillerra. Palier asko ta...
-Eta zuk zer lan egiten zendun?
-Ha? Ba zerien, zepilladoran eta, limakin eta hola ta. Baserritarra izen, kanpuen ohittutakue izen, etxera etorri nintzen, eta beste zeoze asmauko diau ta. Bai.
-Orduko laneko soldata ze izaten zan?
-Esango dizut: lelengue "como pinche" bezela ni, ezta?, ta. "Cincuenta y ocho pesetas" asteko.
-Eta zer zan orduko proportzioan?
-Gutxi zan baiño pintxe bezela, artien nik ez nekixen taillereko lan berriik ezer eta bai.
-Ikaste aldera.
-Ikeste aldera, hori da. "Como aprendiz" esaten zitzekon, bai.
-Eta zenbat orduko lana egiten zan orduan?
-Ba ordun zortzietatik hamabixetara eta gero ordu bat terdietatik xeiretara. Eta gero juten nintzen illuntzittan batzutan, maixu bat bazauen eta harekin pixkat zera ittera, dibujue eta zera ittera han egon nintzen denporan.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia