Ordizia (Gipuzkoa)

Sagardoa nola egiten zuten

Sagardoa nola egiten zuten Etxean gerezi eta sagarrondoak zituzten. Dolarea zuten etxean eta sagardoa egiteko prozesua azaltzen du. Upelak zituzten etxean. Sagar-mota ezberdinak izendatzen ditu.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ORD-036-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Etxean gerezi eta sagarrondoak zituzten. Dolarea zuten etxean eta sagardoa egiteko prozesua azaltzen du. Upelak zituzten etxean. Sagar-mota ezberdinak izendatzen ditu.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta fruta-arbolak eta eukitzen zenituzten?
-Bai, sagarrak. Gaiñontzean..., keixea eta sagarra.
-Eta sagardorik egiten zenduen?
-Bai, etxen eitten gendun. Nik sagardoa eitten aittuta nao. Sagarra txikitzeko guk gendun tolarea, eta sagarra han txikitzen zan makina batekin, earki nekauta, e! Eta gero hue zabaltzen zan, hue han egoten zan ba, nik nola esango dizut pa?, aska bat bezela, eta han dana hankakin da dana zehatzen zan. Eta gero hue etaratzen zan txulo txiki batetik, sagardoa, pittarra, pitarra aurrena, eta gero enbotillau eitten giñuzen sagardok etxen. Guk etxen eitten gendun sagardoa. Ta pittarra hau izaten zan goxoa erateko aurrenetik, baiño geo hue, hue etzan segittun sartu behar botillan, e; gerogo. Segittu-segittuko hue ez. Eta barrikak eukitzen giñuzen txiriikin, eta barrikan sartzen giñuzen enbutu haundikin etxen eindako sagardoa.
-Saltzeko ala etxerako?
-Etxeako. Guk saldu ezteu ezer eitten. Guk saldu ez gendun ezertxo’re etxen eitten; txerrikumak bai baiño gaiñontzen ez.
-Eta sagardoa egiteko zer sagar erabiltzen zenuten?
-Ba etxen zeona. Errezille, gure etxen jeneralen errezil-sagarra izaten zan eta errezil-sagarrakin eitten gendun. Geo beste sagar gorri txiki goxo bat izaten zan, baiño nahastuta igual, baiño jeneralen errezille, errezil-sagarra gure etxen. Eta gero mokotea ere bai; baiño errezil-sagarra izaten zan gehiena.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia