Ordizia (Gipuzkoa)

Arropen garbiketa

Arropen garbiketa Argia eta ura beti ezagutu ditu etxean. Arropak erreka ondoko "albergan" (uraskan) garbitzen zituzten. Izarak lehenbizi tinan garbitu eta, ondoren, uraskan astintzen zituzten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ORD-036-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Argia eta ura beti ezagutu ditu etxean. Arropak erreka ondoko "albergan" (uraskan) garbitzen zituzten. Izarak lehenbizi tinan garbitu eta, ondoren, uraskan astintzen zituzten.

Transkripzioa

-Guk eitten gendun ba hamabosten behin labesue, izena labesue zon harek¸ ogi eittea, labesue ein behar deu, lixubea ein ber deu. Lixubea izaten zan erropea garbitzea.
-Argia eta ura beti ezagutu dituzu?
-Bai, beti.
-Eta erropak nun garbitzen zituzuen?
-Erropak ba guk genduken erreken ondon albergea. Alberga harek zeuzken bi harri. Erdiin kuadro haundi bat udekin, kanilleekin, ta geo han garbitzen gendun guk erropea. Baiño lixubea, maindirek eta horik...
-Erropak eta maindireak ez zan berdina izaten?
-Ez. Erropak porejenplo alkondarak eta soiñekok eta horik diferente. Horik han bakarrik itten giñuzen. Baiño lixubea maindirek eta gauza horik tiñea izaten zan, tiñea zan katxarro borobill haundi bat. Hue ze klase izango zan ba, burnie etzan ba.
-Barriñoiaren modukoa?
-Barriñoia ez, hue barriñoia baiño luzegoa zan. Hue nere alturea edo hola zan. Eta harek azpin eukitzen zon hola zea bat bezela, barriñoi bat bezela, eta han erropea sartzen zan; maindirek eta horik, e, erropa haundie, eta gero haren gaiñen jartzen zitzaion maindire bat, eta maindire hartaa botatzen zan, han jartzen zan sutako hautse. Hoik ez al dituzu zuk jakin sekula?
-Ikusi ez, aittu-ta bai baiño.
-Aittu bai, e? Sutako hautse, beheko sue eindakon etaatzen zan hauts hure, eta gero hautza botatzen zan baldekin irakitako ude, eta harek garbitzen zon; baiño ikaragarri ondo, e, eta usaiekin. Ta gero eitten gendun maindire horik albergan ondo zeatu, astindu. Nola eitten du labadorak?
-Zentrifugau edo estilo hortan?
-Bai, han astindu dana. Eta geo euzkitan zabaldu. Eta zuri-zurik eta usaiekin etaatzen zien.
-Jaboia erabiltzen zan?
-Jaboie ez; bai, jaboie eongo zan ordun’e, baiño jaboi koxkor hori, ez beste.
-Batzuek esan digute etxean egiten zala jaboia.
-Guk ez. Batzuk mantekillea etxen eitten zuen esnegaiñekin, hor Gaintzen asko eitten zan, baiño guk ez gendun sekula eitten mantekillaik; hori ez genduk guk eitte. Oaiñ esnegaiñek, bueno!, ikaragarrizko... Gailletak eitten zittuen esnegaiñekin. Guk gure baserrin ez.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia