Ordizia (Gipuzkoa)

Etxe ondoko bordan ogia egiten

Etxe ondoko bordan ogia egiten Etxean egindako garia kutxan jasotzen zuten eta gaztak ere kutxan gordetzen zituzten, gari artean, kontserbatzeko. Etxe ondoan borda bat zuten eta hango labean egiten zuten ogia. Hamabostean behin egiten zuten ogia.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ORD-036-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Etxean egindako garia kutxan jasotzen zuten eta gaztak ere kutxan gordetzen zituzten, gari artean, kontserbatzeko. Etxe ondoan borda bat zuten eta hango labean egiten zuten ogia. Hamabostean behin egiten zuten ogia.

Transkripzioa

-Eta gero eitten gendun guk, garie etxen eitten zan, eta kutxak -zuk jakingo’zu kutxa zer dan-, ba kutxak ganbaran egoten zien gariz beteta, eta gaztaia ardikin bakarrik eindakoa neguako, gero esneik etzan garairako, ardik etzuen esnea beti ematen, behiek bai baiño ardik ez, eta ordun hak sartzen giñuzen garitan, eta hue gaztai zaharra etaatzen zan geo, arrakin-da. Gozoa!
-Eta garitan sartzen zenuten?
-Garitan. Zuri ez al dizu hok kontuok iñok bestek esan?
-Bai, baina zuk esplikatzea nahi.
-Ja, ja. Zuri hok esango zizuen gehiok’e! Bai. Garitan eukitzen giñuzen guk gaztaiak eta behar gendunen handik etaata jan. Baiño halako gaztairik nik eztet jaten. Halako gaztairik oaiñ iñun eztao. Hemen ibilliko die Arzak eta histori guzik eta Idiazabalgo gaztak die, baiño halako gaztairik eztao.
-Beste sekreturen bat?
-Eta kito! Guk hala eitten giñuzen.
-Eta esan dezu zeukazuela txabola bat...
-Txabolea etxen ondon, etxe kontrakoa, hueko txiki bat bere teillatukin.
-Ogia egiten zenuten?
-Ogie bai, nik ogie askotan egin det, eta artoa’re bai. Ta han labea genduken guk, han sartzen gendun ogie eitteko.
-Zer labe izaten zan?
-Labea ba, nola esplikauko dizut pa nik, ate txiki batekin dana ladrillozkoa eindakoa; ate txiki batekin. Eta han eitten zan egurre sartu ta sue. Ta geo egur hue etaa, egurre etaa ez, eitten zan, harek eitten zun ikatza egur harek, eta hue hautse eitten zon egur hue gastatzen zanen, eta hue baztarrea bota ta geo garbiin ogie sartu. Ta berotasun harek ogie eitten zon.
-Eta ogie kalera saltzen zenduen?
-Ez, etxeako.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia