Ordizia (Gipuzkoa)

Aita artzaina; gazta egiten zuten

Aita artzaina; gazta egiten zuten <p>Esne-behiak zituzten eta hiru gazta mota egiten zituzten etxean (izendatu egiten ditu). Errenteriako "rekardera" bat joaten zen Ordiziara eta hari saltzen zioten gazta. Aita artzaina zen eta gurasoak eta Rafaela bera aritzen ziren gazta egiten. Gazta nola egiten zuten azaltzen du.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ORD-036-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Esne-behiak zituzten eta hiru gazta mota egiten zituzten etxean (izendatu egiten ditu). Errenteriako "rekardera" bat joaten zen Ordiziara eta hari saltzen zioten gazta. Aita artzaina zen eta gurasoak eta Rafaela bera aritzen ziren gazta egiten. Gazta nola egiten zuten azaltzen du.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Behiak eta esne-behiak?
-Esnea, baiño guk saldu ez gendun esneik eitten, gaztaia eitten gendun guk etxen. Eta eitten giñuzen hiru gaztai klase. Bat ardiña bakarra, behiena bakarra eta biña, nahastue.
-Eta gero kalera saltzen zittuzuen esneak?
-Gaztaia bai, gaztaia bai, baiño esneik ez.
-Eta gazta zer saltzen zenuten, dendatara?
-Ez, errekardera bati beti. Errenteriko rekardera bati.
-Bera etortzen zan?
-Bera etortzen zan Ordizira, eta gu handik etortzen giñen eta harek eramaten zun gure gaztaia.
-Gazta zeinek egiten zuen, amak?
-Eozeiñek, danok genekiun eitten, ni gaztaia ugari eindakoa naiz. Ta amak’e bai, aittek’e bai, aitte artzaie zan, eta aittek’e gaztaia asko eitten zon, amak’e bai, eta gure etxen, bueno, ni nola naizen zaharrena, beste ahizpa txikigok etzuen hainbiste igual eingo. Baiño nik bai, nik gaztai asko.
-Esplikatu pixkat gazta nola egiten dan.
-Gaztaia nola eitten dan? Bueno, esnea jartze’ezu; epela, e, jarri behar da, epela, eta gero hari gatzagie nahasten zaio. Urtu ondo. Oaingo hautsek ez, e. Gatzagi gatzagie. Hue urtu ondo, behatzakin oso ondo-ondo, eta hue nahastu, eta gero hue nahastu eta geo hue gogortu eitten da. Eta hue gogortzen den garaien, ondo dana zerau [behar] dezu. Hortarako katxarroa izaten da, malatxa edo, ahaztu einda’re nago ni izenak; harekin batidora bat bezela, egurrezkoa izaten zan; harekin dana ondo nahastu, eta hue nahasten zan garaien zuk eskukin dana zapaldu ein behar zendun. Ta beheran etaatzen zan mantekillea bezela, baiño hue zan gaztaia eitteko mamie, eta beste hure gatzurea izaten zan. Eta gero hure zuk hartzen zendun ontzi bat, baiño jeneralmente izaten zan artzaiek eta horik, guk edozein moduz eitten gendun, zeatio jartzen gendun balde, kazuela bat, eta han jartzen gendun gaztaia eitteko zumitze eta han eitten gendun guk, hue dana ondo hala zeatzen zan gaztaia. Eta gero hue gogor-gogor eiñ eta geo sekatzen jarri. Eta ia esta.
-Keetu egiten zenuten?
-Batzutan keetu bai baiño; guk kea emateko genduken txabola txiki bat ogie eitten dana eta horik danak eittekoa etxen ondon, eta han jartzen giñuzen baldatan kea hartzen. Baiño ke bage igual.
-Orain gaztak saltzen dituztenak etiketak eta...
-A, guk ez ordun. Guk ez gendun etiketaik izaten eta guk eitten giñuzen ...
-[...]
-Ez, etzien ordun iñoi kasoik eitten garai hartan.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia