Eibar (Gipuzkoa)

Etxebarriatarren etxea "Txirixo" kalean

Etxebarriatarren etxea "Txirixo" kalean <p>Ama Txirixo kalean jaio zen; zutik dago oraindik bere ama jaiotako eraikina. Bere birramonaren aitak egin zuen eraikina alaba ezkondu behar zenerako. Bere ama anai-arrebatan zaharrena zen, eta lau anaia zituen ondoren. Eraikina nolakoa zen. Etxebarriatarren etxea zen, Toribio Etxebarria ere bertan jaio zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EIB-002-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ama Txirixo kalean jaio zen; zutik dago oraindik bere ama jaiotako eraikina. Bere birramonaren aitak egin zuen eraikina alaba ezkondu behar zenerako. Bere ama anai-arrebatan zaharrena zen, eta lau anaia zituen ondoren. Eraikina nolakoa zen. Etxebarriatarren etxea zen, Toribio Etxebarria ere bertan jaio zen.

Transkripzioa

-Eta ama?
-Ama be, ama be, Eibarren. Ha jaixo zan "Txirixo" kalian. Nere ama jaixo zan etxia oindiok zutiñik dao. Urte asko daukaz, baiña e..."Txirixo" kalia badakizu nun dauan, ezta? Ha plaza barrittik begiratzen badozu "Txirixo" kalera, eskuma aldeko etxiak, harek dira zarrak, danak. Ta gure etxia ba, ondiok bastante dexente dao, pixkat txikixa da, baiña, ha ein eban, ba, neure bisabuelaren aittak ein eban. Bisabuela-edo, bai, horrek e...
-Ta han harrizko etxia…
-Harrizko etxia da, harri landua, baiña, euskeraz ez dakitt zela dan, baiña, "piedra arenisca" esaten jakona, harian antzerako koloria eukitzen dau horrek etxiorrek, bai.
Ta hori etxiori, nere ama jaixo zana ta Toribio ta danak, zegaittik eze, nere ama zan nausixena, ta gero lau mutil. E? Bera emakumia eta bestiak mutillak ziran danak, ta bat Txilera juan zan, baiña bestiak hemen geratu ziran bestiak, ta Toribio zan, ba, nere aman ondorian, tio Rafael, tio Aurelio ta tio Toribio gero zan, ta gero beste bat, Feliciano [...].
Ta hangotxia, Eibar Eibarkua zan etxia. Ta, ha, etxia ein eban nere aman amandriandako ezkondu bihar zanian aittak. Etxe horrek, eskillara politta dauka. Eskillaria, oin ez da egoten ataixa zabalik, baiña, atia, baiña eskillara politta dauka, bai.
-Eta hori ze zan, etxe osua zan Etxebarriatarrena, dana?
-Etxe osua zan, bai; bai, bai dana zan.
-Hor Toribio be, bertan jaixo ta Blas...
-Ta Blas ta danak hantxe jaixuak ziran.
-"Urredunanekuak" be...?
-"Urredunanekuak" bai, bai. Bueno "Urredunanekuak" be ba, ez e... esango dotsut. Nere aittan generaziñokuak; nere aman generaziñokuak, e! Harek jaixo ziran. "Urredunanekuak" ziran ba, nere tio batzuk, nere aman lehengusuak, tio Hilario bat, "Urreduna" esaten zetsena, "Urreduna". Tio Hilario, haren ondorian tio Gregorio, harek ez eban euki umerik be, ha ez zenduan ezautuko.

Egilea(k): Gurutze Ariznabarreta

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia