Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Ahozkotasunaren garrantzia

Arto-zuriketa. Sarritan arrosarioa errezatzen zuten. Amari asko gustatzen zitzaion abestea. Gabonetako kanta bat. Bizimodua asko aldatu da. Aitajaunak ipuin, istorio asko kontatzen zituen.

Transkripzioa

-Gero artozuriketan gauetan eitten zeuien? Kamaran ala nun eitten zeuien?
-Kamaran ez, eskapeien.
-Errosaixue errezauaz edo?
-Bai, sarritten. Klaro, artue kendu ein biher izeten zan garixe ereitteko; horregatik kendu ein biher izeten zan, eta arue betik etzan egoten, eurixe zanien ezin ekarri artuek etxera, sikue dauenien ekarri bihar. Eta burdikara haundi bat ekarri ta ba hurrengo egunerako lekue in bihar barriro. Eta hortxe artozuriketan.
-Eta bestelan bazeukatzuen ohitturaik, aittak eta amak eta kontuek kontatzen zittuen gabetan artazuriketan zebitzen artien edo.
-Bai. Amak hainbeste ez. Kantau be eitten euen amak. Amak kantau be eitten euen. Itturbekue zan ama da Itturbekuek (...) zan oso. Eta gaztaiña zuriketan gebitzela be bai. Kantau eitten euen. Gu agiñekin eta harek (...) ha kantuen ibiltten zan gaztaiña zuriketan. Bai, horrek ohitturok baeozen.
-Goguen badaukotzu holako kantun bat edo, berai entzundako kantun bat edo?
-Dauket kantu bat Gellaan-da Gabonetan zer kantetan zan.
-Hau da egun? pozgarria/ Jesus jaio da Belenen/ izan? lurraren jabea/ askatxo batian agertzen/ askatxo batian agertzen.
-Bai, e? Ez neuken sekula entzunda hori.
-Horrek ohitturok bai oin galdu diela asko. Kantau eta gero kontuek kontau etxien da. Oin ia holakoik ezta ia apenas eitten, ezta? Penie da.
-Oiñ aurreragoko lanak daz.
-Hori penie da.
-Hori kantu hori askotan. Beste kantu batzuk be bai baiña eztakit
-Berak kontuik edo historixaik kontetan auen hola?
-Eztaukat..., ez ez.
-Ipuinak edo?
-Ez, ez. Gure aittajaunak Itturbekuak bai, hak bai. Puu!, hak ipuin asko kontetan euen. Hona askotan etorten zan aittajaune Itturbekue. Bera izetez Koruetakua zan, Urrutia.
-Eta haren inguruan egoten zintzen zuek entzuten?
-Honbre, hoixe!
-Pozik, e?
-Pozik egoten gintzen, bai.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia