Eibar (Gipuzkoa)

Kanoigintzan onenak Bustinduitarrak eta Irustatarrak

Kanoigintzan onenak Bustinduitarrak eta Irustatarrak Kanoigintzan onenak Bustinduitarrak omen ziren eta haien atzetik Irustatarrak, euren senideak. Toribiok kontatzen omen du behin Madrilgo "Museo arqueológico"-an ikusi zituela Bustinduitarren kanoien muestrak. Bi kanoigin hauek euren zigilua zuten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Kanoigintzan onenak Bustinduitarrak omen ziren eta haien atzetik Irustatarrak, euren senideak. Toribiok kontatzen omen du behin Madrilgo "Museo arqueológico"-an ikusi zituela Bustinduitarren kanoien muestrak. Bi kanoigin hauek euren zigilua zuten.

Transkripzioa

-Ha, holaxek eitten zittuela kañoiak, bai. Ta Eibarren, esaten dau, famarik haundiña ekenak kañoiak, kaiñoigintzak e, kaiñoigintzak, "frabricantes de cañones", ezta, zirala Bustindui, ta bestiok, euren e, bere aurrekuak, antepasauak horrek Irustatarrak bigarrengo firmia zala. Lelengo firmia, Bustindui, esaten dau. Toribiok esaten dau liburu baten "los Bustindui hasta fama internacional" eukela, ta ikusi zittuala baten "en el museo arqueológico" Madrilguan ikusi zittuala muestra batzuk horrek kañoienak, bai. Ta bai Bustinduinak eta bai gure antepasauenak bere sellua eukela, bere sellua euken, bai. Ta gero laga ein etsen, ez dakitt zegaittik. Bueno, biharra be gogorra zan, biharra gogorra zan, biharra gogorra ta.

Egilea(k): Gurutze Ariznabarreta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia