Eibar (Gipuzkoa)

Morokila nola egin; eta artoberoa saltzen kalerik kale

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AB-294-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Morokila nola egiten zen: galdaran ura irakiten ipini, arto-irina bota kurioso-kurioso, eta eragin eta eragin. Artoberoa ere egiten zuten, eta amak kalean saltzen zuen.

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

- Eta morokilla ze zan?
- Morokilla iguala baiña morokilla… urunakin eindakua! Ura ta arto-uruna. Morokilla eitten da, galdaran ipiñi, ezta? Galdarakada haundi bat ura. Segun zenbat zagozen etxian, gitxi be bai ta asko be bai. Galdaran ipiñi ura irikitzen. Gero artiriña bota kurioso-kurioso ta ez bazaraz argi ibiltzen, hori […] pelotillak eitten dia, uruna batu eitten da ta harek… gero txarto geratzen da. Ta lantzian piskaka-piskaka bota ta hari makilla… egur bat eukitzen dau, holako egur bat, ta eraiñ asko pelotarik ez deixon formau. “Dale! Dale! Dale!” Hori igual-iguala da, frituak eittia moduan, zera eittia moduan… zela esaten da hori? Bueno… Ez bazabiz argi ha uruna botatakuan, ba, pelotak eitten diaz. Ba iguala pasau jakon hari be. Ta hari erain ta erain ein bihar jako ta gero hasten zan “Plist! Plast! Plist! Plast!” Morokillari eraiñ! […] igartzen jakon, amak igartzen etsan “Ene! Erre useiña botatzen dao! Hori galdariori kendizue, erre bihar dau ta!” Ta atara kanpora ta hoztutzen laga pixkat ta gero batzuk jaten dabe morokilla berua ta esnia hotza; ta beste batzuk jaten dabe morokilla hotza ta esnia berua! Nik beti, esnia berua jaten genduan guk. Morokil hotzari esnia bero-berua botata morokillari zulua ein ta esnia hara “prrrrr” ta gero esnia ta morokilla nahastauta. Gozua da! Esniakin! Bera bakarrik, hutsik, zatarra da! Ez dozu sekula morokillik jan? Talorik bez…
- Talua lantzian behin.
- Bai?
- Hori ze zan, armosatzeko, afaltzeko edo…
- Hori, jeneralmente, afaittan jaten genduan guk. Ni gaztia nitzala. Aurretik… Hori afaittan jaten da, jeneralmente afaittan. Aurretik gaztaiñak edo berakatz-zopia ta gero morokilla gaiñian.
- Hori zan menua?
- Bai, hori zan menuori. Morokilla jan, bete-bete ein ta ohera. Gero lo edarto ein! Han ez zeguan pattarrik, alkoholik eta kristorik! Gauza naturala! Puf!
- Ta artua be eitten zenduela kontau zenduan lehengunian…
- Bai, artua amak! Artua eitten zeban; amak bai, artua. Saldu eitten zeban artua! Gure amak arto mordua saltzen zeban. Astian pare bat hiru bat bidar eitten zeban. Batzuetan hiru bidar… bi bidar beti. Arto erria. Artua erosi eitten eban, gure etxian ez zeguan hainbeste arto, baiña errotan erosi eitten da artua. Asto txiki bat gekagun ta amak esaten estan: “Juan hari errotara ta ekarrixaz berrogei kilo urun!” Berrogei kilo urun ekartzen genduazen, ta amak ha pasau ein bihar zan galbahian. Zela esaten jako horri erderaz? Bueno, galbahia, badakizue zer dan, haura pasatzeko. Uruna pasatzen eban, gero ur berua bota, labaduria bota, ogixari moduan, labaduria bihar dau pixkat, labaduria botatzen etsan, harrotu deixan, ez? Eitten eban halako […] haundi bat, gero zekan holako kazo haundi bat egur luziakin, labia… egurra sartzen zeban ta labia zuri-zuri eitten da asko berotzen danian labia, hain teillak bueltan ipinitta, labia zuri-zuri eitten da… Ta harek egur zaharrak batu, danak garbittu ta ha kazua, artua, bete kazua ta sartu para , ta “plast!” bota. Gero zabaldu pixkat, holako tamaño bat. Gero, beste gauza bat, [...] ipiñi. Gero, atia, ez deixan hoztu, zarrau ondo, ta amak karrulauta eukitzen zeban, ba, igual ordu bi edo inguru erretzen. Ta gero ikusten zeban, ta gaiñian baltzitzen hasittako, holan, ondo erreta dagozenak, gero beste para mehe bat zekan ta, mango luziakin, ta “dza!” Sartu ta kanpora etara. Ta gero saldu. Goixian ein ta atsaldian kalera artua saltzera. Asto txiki bat enkargauta, [ba igual…] gure amak. Ba, igual, […] hartu artua asto gaiñian, ta saldu ta… Saltzen eban libria “treinta zentimos”, ta kilua “zinkuenta”. Arto bero-berua. Ni baten akordatzen naiz, ni […] nitzan da “Hi, Julian, etorri hari nerekin” ta, hamen, Bista Alegre etorri [gintzazen] ta, astuakin ni. Astuak hanka eitten zetsan igual harek, saltzen dabillela edo, ta [hona…] amak “Arto bero-berua!” ta nik hartu neban sustua nik! “Ama, zuk dakazu baloria! Artua [ekarri] ta deika zabiz?” Nik hartu neban sustua nik! “ Arto bero-berua!” ta andrak bajatzen zian ta batek esaten eban “Ba, libra bat”, bestiak kilo bat, bestiak igual holako zati bat… Eske artua epel-epela zan, gozua artua! Bero berua, artua, einbarrixa gozua da, e! Ya behin ya, behin pasatzen dittuanian zortzi bat egun edo, zatartu eitten da artua e! Asko! Baiña barrittan… geur ein ta bixar… ha epela dagon artian, artua oso gozua da e! Bai, gu haretxekin hazitta ga(g)oz!
- Asike, kalian saltzen zeban berak, ez?
- Kalian bai, dendetara ta, ba, [nahi…] batzuk dendarixak hartzen etsen osua igual ta beste batzuk bi igual! Hamen […] dia… ta gero bere parriltxuak bazekazen ta gero, ba, sobratzen jakona saldu! Bata libra bat, bestiak zati bat igual ta, ba, kobratzen zan igual txakur haundi bat edo… Orduan txakur haundixak dirua balio zeban! Harek txakurrak… zuek ez zarie akordauko…! Txakur haundixak “¡diez zentimos valía!”

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia