Eibar (Gipuzkoa)

Kaletarrak baserrira gaztaina erreak jatera

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AB-294-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Karobiak aspaldi galdu ziren, baina txondorrak beranduago arte iraun dute. Eibar inguruko mendi guztiak basoz beteta zeuden: gaztainak, pagoak, e.a. Gaztaina mordoa zituzten etxean. Gaztainak saltzen zituzten eta kaletarrak baserrira gaztaina erreak jatera joaten ziren.

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

- Gerra ostian ondiok txondorrak eta eitten ziran?
- Bai. Gerra ostian be bai!
- Ta noiz amaittu ziran karabixak eta txondorrak eta?
- Karabixak antxiña e! Karabixak nik hamar urte nekazela desapareziduta eguazen ya. Jentiak laga eiñ etsan. Txondorrak ointxe arte. Ointxe be igual eingo da txondorra! Ointxe be eingo dia txondorrak, e? Oin be egur-ikatza badago, e? Hori berez ez da eitten! Hori eiñ ein bihar da! Egur-ikatza oin be eingo dabe puntu batzuetan! Hor… nik pentsatzen dot oin eitten dala, oiñ… Badakizu, arbolak be asko ez dago ta, piñua dago ta bakarrik… Piñua ikatza eskasa da! Ixa ez dau balio! Piñuakin eindako ikatza flojua da, ez dakit… txinpartia ugari ta ezebez, ez dau berotzen. Oin eingo da, nik pentsatzen dot, Naparrua aldian eingo dala ikatza asko. Ipintzeko mendi haundixak dagoz ta... Zuk jakingo dozu nik baiño hobeto. Gaztiak hor asko ibiltzen dia ta… Hor… hor… egurra… egur asko dago hor. Hor uste dot eitten diala ikatzak oin e!
- Baiña lehen hamen be egoten ziran, ezta?
- Hamen be egurrak… Klaro eitten zana!
- Basuak egongo ziran ederrak, ezta?
- Bai. Lehen pagoz beteta eguazen honek danok!
- Zelakuak ziran lehengo mendixak?
- Dana pagua ta zera, gaztaiñia zeguan lehen dana! Hau Ubitxa aldia, danori, hasi hor kanpofubolian… badakizu nun daguan kanpofubola, hasi hor Kaskarraingua ta horrek… zinia badago ba? Hasi bai hor, e? Ta Urki, Galdaramiño… hori falda guztiori dana gaztaiñia zan. Gaztañia e? Ta hamen otubrian - gaztaiñia otubrian heltzen da - holaxen egoten zian horrek. Gaztaiñia batzen? Zer pentsatzen dozu ba? Gaztaiñia ta esnia. Besterik ez genduan eukitzen ta! Ta gaztaiñia batzen zan gurian… Bueno! [Istorixak] kristonak ekazen gaztaiñadixak e! Ta gaztaiñak heltzen zianian, oskola? Gaztaiñ-oskola badakizu zelakua dan…! Ha heldutakuan zabaldu eitten da. Ta gu haga batekin, haga luzia, igo arboliari ta “di-da, di-da!” behera bota bat ta behian batu ta ganbarara! Zakua bete... guk eitten genduan... holako altura baten gaztaiñak botatzen genduan, honen lokalonen… ba, bi bai behintzat! Ta honenbestian hori bota gaztaiñia. Fijatzen zara zenbat gaztaiña egoten zan! Holako lokalak bi! Esajerau barik hori e! Ez pentsau “Honek esajerau ein jok!” Esajerau barik e! Igual gehixago e! Honek lokalok bi, holako alturan botata gaztaiñia!
- Ta nun gordetzen zenduen hori guztiori?
- Ganbaran! Ganbaran botatzen zan gaztaiñia! Gaztaiñia oskolian konserbau eitten da! Oskolian, bai, bestela ez dau balio! Bai ba, ta oskolak konserbau eitten dau gaztaiñia e! Bestela gaztaiñia segiduan galtzen da!
- Ta gero bestiekin ze eitten zenduen, saldu?
- Saldu asko ta gero gaztaiñak erre be bai. Erre-galdarak baeguazen ta jatera, gaztaiñak jatera asko etortzen zan gurera. Gure amak kobrau eitten etsen, igual e… Danboliña erretzeko hori "ran, ran" ta beheko suan erre ta gero, ba, batzuk jaten eben, ba, gaztaiñak ta gero talua ta esnia. Talua badakizue zer dan, ezta? Urunakin ein ta gero palan erre!
- Hori etxian sarrittan jango zenduen, ez?
- Bai, honbre! Ta talua ta gero […] talua ta esnia gaiñian jaten eben! Gaztaiñak ta talua ta esnia. Geure amak, ba, kobrau eitten etsen. Asko etortzen zan gure etxera jatera!
- Basarrira juaten ziran, zuen basarrira?
- Geure etxera, bai ba! Geure amak gaztaiñak erretzen etsezen ta gero talua ta esnia emoten etsen holako palakada haundi bat ta holaxen, bete-bete einda juaten zian, gaztaiña ta taloz.

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia